Sexuaren morboa
Sexuaren morboa. Horrela izendatu dut ondorengo iritzi artikulua. Idazten hasi baino lehen morbo hitzaren esanahia bilatu dut hiztegian. Morboa: pertsonen interes kaltegarria. Erlazio zuzena du laburki kontatuko dizuedan istorioarekin.
Nataliak bideo porno bat grabatu du mobilean, protagonista bera izanik. Behin afalduta, tragoak hartzera joan da lagunekin tabernaz taberna, eta etxeratu denean, telefonoa galdu duela konturatu da. Mobila Enekok aurkitu du. Eskuetan hartu eta saltseatzen hasi da. Ostia! Neska bat masturbatzen… Koadrilako guztiek bideoa nahi dute! Lagun bati bidaltzen dio, lagun horrek beste bati… Nataliaren belarrietara iristen den arte. Gauza ez da hor amaitzen. Geroztik, jendeak begi maltzurrekin begiratzen dio, gaizki esaka ibiltzen da… Nataliak salaketa bat jartzea erabakitzen du baina ordurako beranduegi da. Azkenean atzerrira ihes egiten du bere mutilarekin.
Tamalgarria benetan istorioa. Edonork hau irakurtzean zera pentsa lezake: "Ba! Niri ez litzaidake hori gertatuko!” edo, “Nik ez ditut horrelako bideoak grabatzen mobilean!” Agian ez, baina nor ez da masturbatzen? Bakoitzak bere gorputzarekin egiten duena pribatua da. Hori normaltzat ikusten dugu. Baina zer gertatzen da horrelakoak publiko egiten direnean? Anormal bilakatzen dela. Hor dago morboa.
Nork du hemen erantzukizuna? Enekok ala Nataliak? Biok nire ustez. Enekok lagunei bideoa pasatzeagatik eta Nataliak ardura faltagatik. Baina gizarteak ere funtzio garrantzitsua jokatzen du guzti honetan, jende askok ikusi nahi izan baitu bideoa. Enpatia falta handia gurea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: