Rodrigo Rosenberg-en hilketa

kliker 1456150547464 kliker | 2009-05-19 15:42

Gaur, aho zabalik utzi nauen bideo bat ikusi dut youtube-n. Bertan Rodrigo Rosenberg abokatu guatemaltarra ateratzen da honako deklarazioa eginaz: “Bideo hau ikusten ari bazara erail nautelako da. Nire hiltzailea Guatemalako presidentea den Álvaro Colom izan da.” Honek sekulako eskandalua ekarri zuen, presidentearen aldeko eta kontrako mugimenduak sortuaz. 

Baina zerk bultza liezaioke presidente bati horrelako gauza bat egitera? Akaso, beste hilketa batzuetan parte hartu zuela frogatzen zuten dokumentu batzuk. Nork ote zituen dokumentu horiek? Rodrigo Rosenberg-ek.

Jean Fernando Anleu izeneko guatemaltar bati izugarrizko amorrua sortu zion gai honek eta protesta moduan twitter-en bitartez, Banrural bankua izorratzeko proposamena zabaldu zuen. Anleu bere etxean harrapatu zuen poliziak, beldur finantzarioa bultzatzeaz salaturik. Kartzelan 3 egunez preso eduki ondoren, gobernuak Anleu kaleratzea erabaki zuen,  jasaten ari zen presio mediatikoa gehiegizkoa baitzen.

Guatemalan horrelakoa da errealitatea. Diru iruzurra egiten duten hainbat militar eta politiko libre dauden bitartean, Anleu bezalako twitter zaleak espetxeratzen dituzte 150 karaktereko mezu batengatik.

Egin dezatela inbestigazio sakon bat, eta Álvaro Colom erruduna bada sar dezatela merezi duen lekuan. Kartzelan.



Utzi iruzkina: