Kazetari multimedia batek zein ezaugarri behar ditu?

kliker 1456150547464 kliker | 2009-06-05 11:49

Lehengo astean beste hitzaldi bat izan genuen Huhezin. Iban Arantzabal, Goiena-ko zuzendaria, etorri zitzaigun ikus-entzunezko kazetaritzaren inguruan berba egitera.

 

Iban Arantzabal, Goiena-ko zuzendaria.

Goienan hainbat euskarri eskaintzen dira euskaraz: Telebista, irratia, internet, papera…sakeleko telefonoa izango omen da hurrengoa. Ibanen ustez, euskarriei baino, edukiei eman beharko litzaieke garrantzia. Gaur egun, edozeinek ikas dezake erraz kamera bat erabiltzen, baina ez hain errez ongi komunikatzen. Kazetari batek alde teknikoa eta teorikoa menperatu behar ditu.

Aipatzekoa da ere blogei eman zion garrantzia. Gaur egun, enpresa batera sartzerako orduan bloga izatea ezinbestekoa bihurtu da. Enpresak nolakoa zaren ikus dezake, nola eta zer idazten duzuna ikusita.

Hortaz, kazetari multimedia izateko asmoa duzuenontzat, Iban Arantzabalen gomendioa hedabide guztietara ongi moldatzea izango litzateke.


Utzi iruzkina: