DEL.ICIO.US mmmmm...!!! :-)

kliker 1456150547464 kliker | 2009-03-25 18:43


Ondorengo iritzi artikuluan Deliciousekin izan dudan lehenengo kontaktua aurkituko duzue. Laburki esanda, Delicious, artikuluen bilaketa errazten duen web orrialdea da. Behin artikulua aurkituta, gordetzeko aukera ematen du.

Hiru funtzio nagusi ditu: faboritoak, pertsonak eta etiketak. Guzti hauek modu argi eta erraz batean antolatuak daude. Aipatzekoa da Network sare bat osatzeko ematen digun abantaila. Honek, gure lagunen edo interesatzen zaigun pertsonaren artikuluak gureganatzeko abagunea eskaintzen digu.

Jarriko niokeen pega bakarra erregistro bat egitearen beharra eta ingelesez egotea izango litzateke. Dena den, erregistroa segituan egiten da eta ingelesak ez du arazo handirik suposatzen, oso intuitiboa baita.

Ez dut kontaktu handirik izan Deliciousekin oraindik, baina irrikan nago eskeintzen dituen abantaila guztietaz baliatzeko.


Utzi iruzkina: