ASTEAZKENA 27

Kitatsuki 1474040887123 IKO (MU) | 2017-09-30 20:30

KONTSEPTUEN DESKRIBAPENA:

  • Etika eta Morala
    • Etika eta morala, deontologiarako kontzeptu garrantzitsuenak dira. Etika filosofiaren arrama bat da eta norberaren barnetik dator , hau da, bakoitzak egiten dugun hausnarketa da. Morala, berriz, inposatzen da, pertsona talde batetik eta ez norberaren hausnarketatik baizik eta talde oso batetik esate baterako, gizartea.
  •  Deontologia
    • Lanbide guztiek jarraitu beharrezko araudi morala da. Kode deontologikoak, lanbidean mugak jartzen laguntzen dute, zeintzuk "onak" eta zeintzuk "txarrak" diren.
  • Prentsa kontseilua
    • Prentsa kontseilu baten egin beharrezkoa, publikatzen diren artikuluak eta albisteak alde deontologiko batetik aztertu eta "salatzea" da. Prentsa idatzian oinarritzen da eta Espainia  Europako herrialde bakarra da prentsa eta ikus-entzunezko kontseilua ez duena.
  • Ikusentzunezko kontseilua
    • Prentsa kontseiluren egin behar berdina du, baina telebistan eta ikus-entzunezko lanetan oinarritzen da, aurrekoan bezala Espainian ez da kontseilurik, baina autonomia batzuk Katalunia eta Andaluzia moduan badute bat.
  • Eroskeria
    • Helburu bat lortzearren ematen diren opariak edo dirua, hau da, soborno.
  • Errugabetasun presuntzioa
    • Pertsona bat, errugabe izango da kontrakoa aldarrikatu arte, legea esan arte. Errugabetasun presuntzioa eskubide bat da eta hedabideetan ezin dira apriorizko akusazioak egin.
  • Gizarte erantzunkizuna
    • Komunikabideek, behartuta daude jasotako informazio guztia egiazko eta kontrastatua egotea.
  • Errektifikazio eskubidea
    • Kazetari moduan daukagun eskubide bat da, kode deontologikoetan horrela dio.
  • Ohorea eta Intimitatea
    • Ohorea eta intimitatea dira adierazpen askatasunari ezartzen zaizkion mugak. Eta bakoitzaren intimitatea errespetatu egin behar da, lotura handia dauka suizidio eta istripuak kontatzeko moduarekin.

       

  • Adingabetasuna
    • 18 urte baino gutxiago elkarrizketatzeko edo filmatzeko gurasoen edo tutoreen baimena behar da. Bestela pixelatuak aterako dira. Salbuespenak, Gabonetan eta eskola hasierarekin.
  • Kazetarien iritzia
    • Kazetariek haien iritzia eduki arren, objektiboak izan behar dira informatzeko momentuan, ezin dute bere iritzia edo bere susmoak.
  • Iturriak
    • Iturria argi eta garbi agertu behar da eta fidagarria ez bada, ezin da argitaratu, behar bezala egon behar da identifikatuta. Hala ere, iturriaren izena sekretuan mantendu daiteke konstituzioak esaten duen moduan (sekretu profesional).
  • Kontzientzia klausula
    • Kazetariek duten eskubidea bat da, hau da, lan egiten duten hedabidea ideologikoki aldatzen bada eta kazetaria ez badago ideologia horren alde, kontzientzia klausula babestu daiteke.
  • Suizidioa eta Istripuak nola jorratu
    • Ezin dira morbo eta sentsazionalismo ikuspegi batetik kontatu edo grabatu. Intimitatea eta ohorea kontuan hartu behar dira beti, pertsonarena eta pertsona horren familiarena.

 

NI AL KAEDA NAIZ (http://susa-literatura.eus/liburuak/best1513):

Testu honetan berriz ere, hedabideen arrazakeria salatzen du Iñigo. Oraingo honetan terrorista bat Donibanen jaio izana eta ez dena euskalduna. Albistean Donibane jaiotako gizon baten modura deskribatzen dute, baina izen musulmana duenez, ez da Euskalduna? Edo ez dute nahi bera euskaldun bezala izendatu terrorista bat delako, eta komeni zaie musulman bat terrorista izatea, albiste honek egiten duena diskriminatzea da, jendartean estereotipoak sortzea. Terrorista da bai, eta euskalduna ere.

ALBISTEA:

Albistea arreta deitu nau, etnia batekin lotzen dutelako gertatutako borroka guztiak, droga kontuak eta mafiak. Ez hori bakarik baina bi emakumeen arteko borroka baten bideoa jarri dute, eta hau guztia deontologikoki txarto badago, suposizio bat idaten dute pertsona bat akusatzen. ABC da benetan, kode deontologiko guztiak jarraitzen duen aldizkaria.

 

http://www.abc.es/espana/madrid/abci-tetuan-infierno-barrio-latino-asesinatos-okupas-drogas-atracos-afters-ilegales-y-bandas-latinas-201709270047_noticia.html 


Utzi iruzkina: