ASTEARTEA 3

Kitatsuki 1474040887123 IKO (MU) | 2017-10-05 00:06

Kitatsuki 1507454855079

Under Fire (R. Spottiswoode. 1983):

 

Pelikulan kazetari multzo bat Nicaraguan gertatzen ari den gerrari buruz informatu behar dute. Protagonista, Russel, argazkilaria da eta Rafael aurkitu nahi du argazkiak ateratzeko eta horrela gerra amaitu dezan, baina Russel Rafael aurkitzen duenean Rafael hilda dago, hemen aurkitzen da lehenengo gai arazotsuarekin, zeren eta argazkia manipulatzea eskatzen diote eta Rafael bizirik egongo balitz argazkia ateratzen diote, Nikaraguako jendea esperantza ez galtzeko. Beste jarrera sumatu daitekeena pelikulan zehar kazetarien inplikazio pertsonala gudan, eta honek subjektibitate gehiago  sortzeko arriskua dago publikatuko dituzten artikuluetan.  

Filmean zehar agertzen diren kasuak, Berria eta EITBren kodigo deontologikoei begiratuta argi dago ez dutela manipulazioa onartzen, eta beti egia esan behar dela beraien hedabideetan. Gainera argi uste dute nola kazetarien inplikazioa objetiboa izan behar dela:

Berria:

- “Herritar guztiei dagokie informazio zuzen eta egiazkoa eskuratzeko eskubidea, eta kazetariaren beste egiteko nagusietako bat da hori bermatzea. Horretarako, jarrera prestua erakutsi behar du: errealitateari objektiboki begiratuko dio, eta talaia horretatik saiatuko da informazioa atontzen, betiere eskura dituen datuak zein dokumentazioa behar bezala egiaztatuta eta gertaerak dagokien testuinguruan kokatuta (espazio-denboretan, aurreko gertakariekin lotuta, nondik norakoak eta zergatiak azalduta…)."

- “Zehatz eta inpartzialki idatzi behar da: gertaeren deskripzio objektibotik aldendu gabe. Eskura duen informazio garrantzitsurik ez du ezkutatu edo isilduko, albistearen protagonistetako baten alde egitearren”

EITB:

- "EiTBk argi eta garbi bereiziko ditu informazioa eta iritzia. Informazioa gertakarien kontakizun objektiboan oinarrituko da. Informazioan ez dira sartuko kazetariaren iritziak. Interes informatiboak, orekak eta pluralismoak gidatuko dituzte iritzi-saioak. Kronikak, kritikak eta beste genero batzuek interpretazioa edo iritzi justifikatua onartzen dituzte."

- "Egiazkotasunak iritzi publikoari ezagutzera emango zaizkion gertakariak egiaztatzea eskatzen du. Gertakariak iturri desberdinen bidez kontrastatu behar dira; iturriok jorratuko den errealitatearen jakinaren gainean egon behar dute, edo horren lekukoak izan behar dute."

Protagonistak argi usten dute filmaren amaieran nolako inplikazioa izan duten gerra zehar, pertsona bezala ondo iruditzen zait izandako inplikazioa, argazkilari bezala ateratako argazkiak artikulu baten moduan publikatuko nituzke? Agian ez, argazki hauek galeria bat ipintzeko edo erakusteko erabiliko nituzke. Eta kazetari moduan, haien inplikazioa, ez zait hona iruditzen, azkenean politikoki asko inplikatu ziren eta azkenean hiruretako bat hil zuten, eta Russel hilketaren momentuan argazkiak atera zituen gero publikatzeko, horrela subjektibitatea ematen emango den informazioarekin.

Ulertzen dut kazetari moduan guda batean egotean zaila egin behar dela ez inplikatzeko, eta gainera objetibotasun guztiarekin idazteko, horregatik errespetatu egiten dut gerretan informatzen ari diren kazetariei eta gauza hauengatik ez dut nire burua kazetari moduan ikusten.

 


Utzi iruzkina: