ASTEARTEA 26

Kitatsuki 1474040887123 IKO (MU) | 2017-09-27 11:29

Gaur deontologia kontzeptuarekin hasi gara klasean. Egia esanda ez nuen kontzeptu honen ezagutza, eta oraindik ere ez daukat ideiak garbi gabiak, baina deontologia etika, morala eta kazetaritzarekin lotuta dago, eta horretarako kode deontologikoak daude. Deontologiari sarrera emateko film bat ikusi dugu, Nightcrawler.

Filmaren protagonista bideoak grabatzen dituen freelance baten istorioa kontatzen du. Freelance hau grabatzen dituen bideoak auto istripuak, tiroketak edo hilketen eszenetara joan eta dena grabatzen du, gorpuak, odola, familien egoera ... Bideoak grabatu ondoren telebista kate bati saltzen dizkio, eta telebista bideo guztiak jartze dituzte nahiz eta deontologikoki txarto egon.

Orokorrean pelikula ondo dago, gai ondo azaltzen du. Teknikoki ere ondo dago, baina pertsonalki ez zait gustatu, ez filma baizik eta gai, ikustea nola protagonista guztia odol hotzean grabatzen duen, sutan jartzen ninduen.

Gauza bat argi geratu behar da, protagonistaren portaera ez zait bat ere ez gustatu, nola bere erruagatik hiltzen dute bere lankidea, bideo on eduki dezan; baina bideo guztiak telebista kate bakarrari saltzen dio, eta kate hau bideo guztiak erosi zizkion eta gainera teleberrietan atera. Haiek erru bera dute bideo haiek erostea eta jartzeagatik, morbo sortzeko eta audientzia gora egin dezan.

 

ODOL HOTZEAN (http://susa-literatura.eus/liburuak/best1514 ):

Odol hotzean tratatzen den gaia arrazakeria hedabideetan da. Nola,kasu honetan, kanpotar baten heriotza zehaztasun guzti guztiekin azaldu zuten hedabide batzuk, eztabaida, umeak, aiztoa, bare zulatua, odola, arrastoak eskaileran, erantzunik gabeko tinbre hotsak, jatetxeko aulkia, sukaldeko zapiak,  galdutako etxeko zapatila... guztia kontatzen da. Gauza da, hainbeste detailerekin kontatzen da emakumea "Nikaragua" edo "Guatemalakoa" zelako? Hau da, euskalduna izango balitz edota politikari bat, zehaztasun handiekin kontatuko zuten?

Nire erantzuna ez da. Hasteko bi egunkari desberdinetan bi nazionalitate desberdin jarri zioten, gainera, biktima nongoa den, ez da beharrezkoa jakitea, baina morboa sortzeko dena, dena kontatu behar da.

 

ALBISTEA:

Aukeratutako albistea arreta deitu nau Berria egunkaria izateagatik. Albistean jarri duten argazkian adingabe batzuen aurpegia argi eta garbi ateratzen dira, hau da ez dute aurpegiak pixelatu.  

http://www.berria.eus/paperekoa/1841/008/001/2017-09-26/bete_gabeko_hitzak.htm

 

 


Utzi iruzkina: