Rodong Sinmun: Korear herriaren malkoak benetakoak eta emoziozkoak dira

kfaeuskalherria 1456150392071 kfaeuskalherria | 2012-02-13 23:20

Rodong Sinmun egunkariak larunbat honetako edizioan komentario politiko bat argitaratu du argituz korear herriaren malkoak benetakoak eta emoziozkoak direla Kim Jong Il Aitzindariaren bizitza gogoratzen bait dute, pairamenez ezaugarritua herriaren alde.

Korearrak jazotakoaren testigu dira, eta Aitzindariaren bizitza ezagutzen dute, jakin badakite parerik gabeko gizona izan zela, eta min handiz gogoratzen dute, elkarrekin bizitako momentu zoriontsu eta aintzagarriak bere gidaritzapean, eta horrela jarraitzen du komentarioak:

Paektu mendian dagoen elurrez estalitako txabola batean jaio zen, Japoniaren aurkako guda zelaietan hazi zen gosea, hotza eta herrimina pairatzen, gerrillarien artean igaro zuen haurtzaroa, eta Estatuaren eraikuntza garaian bizi izan zen, Aberriaren Askapenerako Guda (1950-1953) eta gudaroste berreraikitzea.

Igaro den mendeko 70. hamarkadan, Jutxe iraultzarekin jarraitu behar izan zuen, bere gaitasun eta nahiarekin, 80. Hamarkadan aldaketa handiak lortu zituen azkartasun kanpainarekin.

Gero sozialismoaren defentsaren bataila gidatu behar izan zuen, eta Kim Il Sung Presidentearen heriotzaren ondoriozko bihozmin handi nazionala pairatu zuen.

Gero martxa penagarria, Songun bide luzea, konfrontazio nuklearra eta detonazio gabeko guda etorri ziren.

Azkenik iritsi zen goieneko unea eta teknologia punten konkistaren kanpaina.

Bere bizitzaren azken momentuetan, tratamendu medikoa jaso behar izan zuen bere gaixotasun larria zela eta. Hala ere, egunsentian atera zen trenean eremu gaineko orientazioan jarraitzeko. Aitzindariaren irribarrea herriaren bihotzean grabatua dago eman digun adibidea eta bere espiritu hilezkorra erakutsiz.

Guk Estatu arrakastatsuaren eraikuntzaren biktoria lortu behar dugu, Aitzindariak Kumsusan Oroimenezko Jauregian bakean atseden har dezan.

Jutxe-aren martxa jarraituz herritar guztiok eskuak emanda, Kim Il Sung eta Kim Jong Il-en Korea azaleratuko da, eta mundu osoak miretsiko du herri boteretsu modura, zibilizatua eta oparoa, Aitzindariak nahi zuen bezala.



Utzi iruzkina: