Hwang Hye Ro-ren aurkako atxiloketa agindua salatu du Rodong Sinmun egunkariak
Pyongyang, urtarrilaren 9an (KBAZ) – Rodong Sinmun egunkariak, astelehenean argitaraturiko iritzi artikulu indibidual baten bidez, gogor kritikatu du Koreako Hegoaldeko agintari judizialek emandako atxiloketa agindua Hwang Hye Ro-ren aurka, Korearen Hegoaldearen Birbatze Independente eta Demokratikoaren aldeko Elkartasuna taldearen bozeramailea. Duela gutxi bisitatu zuen Pyongyang KIM JONG IL Aitzindariaren hiletetan dolumina erakusteko, nazioaren Aita.
Justifika ezin modura kalifikatu ondoren atxiloketa, berriemaileak hurrengoa esan zuen:
Hwang-ek egin zuen bisita Pyongyangera, ekintza abertzale bat izan zen, honen aurka hegoaldeko agintariek egindako meatsuen gainetik, dolumina erakusteko hegoaldeko aberkide goibelduen izenean, nazioaren Aita galdu izanagatik.
Hwang-en egintza naturala da eta ezin da krimena izan, korear nazioaren kortesia tradizioa eta aberkide baten betebehar morala kontuan edukiz.
Lee Myung Bak (Korearen Hegoaldeko “Presidentea”) traidorearen laguntxoak dira kriminalak, dolu nazionalaren garaian egindako ekintza maltzur barkaezinen ondorioz.
Hwang-en aurkako atxiloketa aginduak ez du esan nahi errepresioak bere aurka soilik jo duenik, nazio oraindik tristatu osoaren aurka doa, batez ere, hegoaldeko estratu desberdinetako biztanleen aurka doa, Ekainak 15eko Adierazpen Bateratuaren eta Urriak 4ko Adierazpenaren daudenen alde batez ere eta Iparraldearekin birbatzea egin nahi dutenen aurka.
Korear nazioak ez du inoiz barkatuko Lee Myung Bak-en talde traidoreak herriaren aurka egindako krimenak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: