Manifestazioa eta ekitaldi politikoa Pyongyangen

kfaeuskalherria 1456150392071 kfaeuskalherria | 2012-01-04 01:15





Pyongyang, urtarrilaren 3a (Koreako Berri Agentzia Zentrala) – Urtarrilaren 3an Kim Il Sung Plazan pyongyangdarren mitin bat antolatu da Koreako Langileen Alderdiaren Komite Zentralaren (KZ) Idazmahai (Buró gazteleraz) Politikoaren informea eta Alderdiaren KZk eta Komisio Militar Zentralak elkarrekin argitaraturiko konsignak, egunkarien Urte Berriko editorial bateratua, eta Hamgyong probintziako langileei babesa erakutsiz idatziriko gutunak plazaratu ziren.



Choe Yong Rim Koreako Premier-a, Kim Ki-nam Aberriaren Birbatze Baketsuaren aldeko Komitearen Presidenteordea, Choe Thae Bok Idazmahai Politikoaren (IP) eta Idazkaritzaren kidea eta beste koadro eta 100.000 pertsona sektore desberdinetakoak egon dira presente.

Mun Kyong Dok, Pyongyang hiriburuan Alderdiaren arduraduna denaren esku egon da informea, eta adierazi du Alderdi, Ejertzito eta Herri osoak igaro dituela 2011ko azken egunak odol-malko artean, baina solemneki altxako direla Jutxearen zenturia berrian dignitatez, Kim Jong Un goretsiz Korear Herri Ejertzitoaren Komandante Goren bezala.



Jarraitu du esanez pasa den urtean, Kim Jong Il Aitzindariaren zuzendaritza dinamikoari esker, eraberritze eta aldaketa handiak izan ditugula Estatu oparoaren eraikuntzan, eta bikain bete direla Jutxe Eraren ehun urteak.

Azpimarratu du garaipena lortuko dugula Estatu oparoaren eraikuntzan, Alderdia, Ejertzitoa eta Estatua sendotzen diren bitartean, Kim Jong Un Jeneralaren zuzendaritzapean eta herriaren babes osoan Aitzindariarekiko belaunaldiz belaunaldi.

Betirako mantendu behar dugu Aitzindariaren dizdira, eta betirako egongo da gurekin, bere nahia betetzen badugu.

Industria arinak kalitate oneko artikulu asko sortu behar dituela, nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak aurrerapenak lortu behar dituela herriaren bizitza egoera hobetzeko aipatu zuen. Industria elektrikoaren eta ikatzaren sektoreek Hamnam-eko debozioa segiz dinamikoki produktibitatearen ofentsiban garatu behar direla, eta hiriburuaren urbanismoaz hitz egin du.

Jarraiki Pak Hyong Ryol, Pyongyango Zerealen Elaborazio Fabrikaren zuzendariak, Kim Yong Bok, Mangyondae-ko Barazkietan Berezitua dagoen Landetxearen Administrazio Juntako Presidentak, Ri Ung Il, Kim Il Sung Unibertsitatean Gazteria Sozialistaren Batasunaren lehen idazkariak, eta Ri Won Chol, Kim Chaek Unibertsitate Politeknikoaren erretoreordeak hitz egin dute.



Utzi iruzkina: