Aberriaren Birbatze Baketsuaren aldeko Batzordeak EEBB-Koreako Hegoaldearen datozen ekintza militarrak gaitzetsi ditu
Pyongyang, otsaialaren 4a (KBAZ) – Aberriaren Birbatze Baketsuaren aldeko Batzordeak (ABBB) larunbat honetan argitaratu duen agiri batean dio EEBBetako eta hego-korear gerrazaleek argitaratu zutela otsailaren bukaeratik apirila bukaera-arte "Key Resolve" eta "Foal Eagle" ekintza militar batuak egingo dituztela, 200.000 kiderekin eta ekipo gerrazale ultramodernoekin.
"Key Resolve" eta "Foal Eagle" oso arriskutsuak dira, EEBBek beraien estrategia militarra bideratu dutelako Asiari garrantzia emanez eta Lee hego-korear “presidenteak” eta bere taldeak modu desesperatuan hurrengo hauteskundeei irtenbide bat atera nahi dietelako, azaltzen du testuak eta jarraitzen du:
Inork ez du sinetsiko EEBBn e eta Lee Myung Bak taldearen gezurra, non esaten duten “Key Resolve” norbaiten “ustezko probokazioa” ekiditeko eta “urteroko defentsa entrenamendua” dela.
EEBB-Korearen Hegoaren ekintza militarrak harropuzkeria besterik ez dira, Songun indarrari beldur dira eta, eta baita Korear Herri Errepublika Demokratikoaren batasun monolitiko hautsiezinari ere.
Modu berean, hego-korear txotxongiloek gezur bat muntatu dute enfrentamendu politika justifikatzeko, interkorear erlazioen haustura egotziz, jendartearen atsekabea lasaitzeko eta arazorik gabe apirileko hauteskunde “asanblearistak” egiteko, indar kontserbadoreak aglutinatuz.
Bestalde “dialogo”, “malgutasuna” eta antzeko hitzen iruzurra erakusten diote mundu osoari,
Egintza guztiek erakusten dute EEBBk eta bere satelite hego-korearrak direla Korear Penintsulako tentsio eta Ipar-Hego erlazioen apurketaren errudun, gudaren probokatzaileak, eta Lee-ren adiskideak EEBBen lekaioak direla bere guda erasoak hasteko.
KCNA
Iruzkinak
Utzi iruzkina: