Birusa
BIRUSA
Birusa erabiltzailearen baimenik edo ezagutzarik gabe eta
automatikoki bere burua kopiatuz, konputagailuaren
funtzionamendu normala aldatzea helburu duen programa da.
Birusek fitxategi
egikarigarrietan eransten da, hauen programazio-kodea aldatuz. Birusek nahita
honda dezakete konputagailuaren datuak, baina badaude gogaikarriak direnak
bakarrik. Birusek zabaltzea dute helburu nagusitzat haien burua kopiatuz, baina
batzuek ekintza kaltegarriak burutzen dituzte, hala nola txantxa batetik konputagailuan
kalte handiak eragin arte edo konputagailu-sarea
blokeatuta utzirik.
Birus informatiko hauek detektatzeko eta ezabatzeko funtzioa dituzten programak ere badaude, "antibirus" izenekoak.
Funtzionamendua
Kutsatuta
dagoen programa egikaritzen da, honela laneko memorian (RAM) birusa egoiliar
geratzen da, nahiz eta birusa eduki zuen programaren exekuzioa bukatu den. Sistema
eragilearen oinarrizko zerbitzuen agintea hartzen du birusak, ondoren
exekutatzen diren programak kutsatuz ere. Azkenean Disko
gogorrean gordetzen da kutsatutako programa, birusaren ugaltze prozesua
osotuz. Laburbilduz birus batek hiru fase ditu:
1.
Sartu sisteman
2.
Kopiatu edo ugaldu
3.
Kalteak egin

Iruzkinak
Utzi iruzkina: