Gaztetxeko ikastaroak

karabie 1456150202126 LEMOAKO KARABIE GAZTETXEA | 2010-02-27 18:53

Gaztetxea ikasteko lekua ere badela argi daukagulako, harriketarrok autogestionaturiko ikastaroak antolatzeari ekin diogu. Hainbat ikastaro sortu dira eta zerrendak zabalik daude oraindik, beraz badakizue, parte hartzera animatu, jasotzaile zein emaile moduan.

Oraingoz hauek dira antolatzen hasiko garenak; Sukaldaritza, argazkigintza, elektrizitate kontuak, ordenagailu bidezko bideo eta irudien tratamendua, zirkoa... Badaukagu non aukeratu!

Talde bakoitzak erabakiko du bere ikastaroko egutegia.


Utzi iruzkina: