ERREKALEOR BIZIRIK!
Iepa lagunak!
Agian jakingo duzuenez, Errekaleorren aurkako ofentsiba judiziala martxan jarri du Gasteizko udaletxeak.
Gainera, aurreko asteko trikimailu legal baten bidez, auzoaren egoera txarraren aitzaki faltsuarekin "desalojo cautelar" bat burutzeko aukera ireki dute. Honek esan nah du datorren astean etor daitezkela desalojatzera, edo agian hilabete barru.
Errekaleorretik, ez dugu haien esku utziko gure proiektuaren etorkizunaren tenporalizazioa, eta edonola eta edonoiz datozenik ere, auzoaren defentsa prestatzen ari gara. Sekula ikusi ez duten bezela.
Horregatik, EH eta inguruko kolektibo zein pertsona ezberdinekin hasi gara kontaktuan jartzen, auzoa aktiboki defendatzeko aukeretaz eztabaidatzeko, antolatu eta animatzeko. Errekaleor denena delako, eta defendatu behar dugulako. Can Vies, Gamonal eta beste hainbat tokitan erakutsi diguten bezala, antolatuz gero, irabazi dezakegulako.
Horregatik, animatzen zaituegu Bariku honetan, MARTXOAK 6, Lemoako Karabie Gaztetxean batzera gurekin arratsaldeko 8etan, gure desalojoaren inguruan hitz egiteko.
ANIMATU ETA HURBILDU, BATERA LORTUKO DUGU!! ARRATIKO ELKARTASUN SAREA SORTZERA GOAZ!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: