Txiki ta lur

kantiruki 1456150191999 Kantiruki | 2007-02-20 22:42

Txikitatik hasita
Amalurrak dionarekilan
Hazi hezi haurra
Mendi itsasoaren erdian


Txikitatik hasita
Bularren perekarekilan
Aho gaina goza
Larru usaina hegian


Txikitatik hasita
Argiaren sortu berria
Etxe xorien kanta
Ingurumena da dantzan


Txikitatik hasita
Lehen gaien ezagupena
Zuhaitz erroetarik
Abarretzat helaraz


Txikitatik hasita
Amalurrari doakionarekilan
Hazi ta hezi haurra
Bular gustuaz
Larru perekaz usainaz


Txikitatik hasita
Argiaren sortu berria begietarat
Etxe xorien kanta
Ingurumenaren erromerian
dantzan
Ixiltasunean hitza
Zeru lur ta lurrarena.


Txikitatik hasita
Hori izan hura ez izan
Haurrak ez ote du
Gehiago merexitu






Txikitatik hasita
Nekea goxoaren funtsa
Elearen indarra
Gorputzaren erran nahia

Txikitatik hasita
Harri hau nundik heldu eta
norat doan
Gogoari ximiko
Ondorioa egina denetik dela

Txikitatik hasita
Lili eder guzi horien begiratzeko
Arta eman dezala
Jalgi bihotzer
Berdin egin dezaiela

Uzta eta haurra
Gisa berean haziak

Natura eta gizona
Berex ezinak baitira



Abba, Peio Juantorena


Utzi iruzkina: