Parisen eta Madrilen

kantiruki 1456150191999 Kantiruki | 2007-02-20 22:41

Parisen eta Madrilen direla bi gobernio
Eskualdun abertzaleak biek hastio
Egina zuten tratua abertzalen lekutzea
Eskual herritik kanpora gu botatzea

Zuzen kontrako tratua baitzuten biek finkatu
Eskual seme hoberenak zaizkote oldartu
Ez dute hartu punalik ez eta ere bonbarik
Ez zuten arma beharrik goseaz besterik

Aserik dagon munduan hautatu dute gosea
Anaientzat ukaiteko libertatea
Euskadiko elizetan justizia eskaleak
Anaientzat amodioz daude goseak

Gau luze luzearena orai badator azkena
Eskual anaien artean da maitasuna
Gaztek egiten badute elgarrekin batasuna
Orduan laster datorke askatasuna

Mixel eta Eneko Labéguerie


Utzi iruzkina: