Laborari

kantiruki 1456150191999 Kantiruki | 2007-01-04 20:59

Euskal herriko laborantxa ganbararen sustatzeko idatzia !

Laborari euskalduna


Laborari euskalduna, ez doatzi lokartzerat
Prefetaren gatik herri hau ez utzi nahiz galtzerat
Hortakotz dugu eraiki laborantzako ganbara

Napoleon tirano bat izanen zela nork asma
Harek zuen xutik ezarri Jaun prefetaren sistima
Guretzat oi zer pozoina debruaren katixima

Zergatik ote pozoina denek dugu pentsatua
Sakatzen daukuten prefeta ez baita guk hautatua
Bainan bai gure kaltetan Parisetik manatua

Leherturik jende ttipia ta milkatuz haundia
Jauntto horiek saltzen dute merke gure izerdia
Hau dugu faltsukeria deiturik demokrazia

Roger Idiart


Utzi iruzkina: