Herritar gazte

kantiruki 1456150191999 Kantiruki | 2007-02-20 22:36

Mahainean gira trebe,
Bestarako ez herabe
Aratsetan erne
Aldiz goizetan logale

Herritar gazte ez izan triste
Haugi aire hartzerat
Gurekin bihar goiz arte,
Bazterren harrotzera

Zonbat gazte odol bero,
Bestazale kasik oro
Orai biligarro
Eztituko dira gero …

Gazte lagun hemen gaindi
Bizi nahi duk handi
Lanari lot hadi
Karraskan hortzak izerdi !

Hitzak: Roger Idiart


Utzi iruzkina: