Gutuna

kantiruki 1456150191999 Kantiruki | 2007-02-17 12:15

Preso triste eta bakarzalea naiz
Nere herri maitetik urrundua
Burdinezko makilen atzea bizi naiz
Adixkiderik gabe munduari hetsia

Azken gutun hortan nahi dauzuet aitortu
Esperantza ez dudala galdu
Zientzat naiz bururaino borrokatu
Bainan nola barka hainbeste bekatu.

Etorkizunaren mixterioa
Eta ere nere ezintasuna
Ez ditu sekulan ulertuko
Betiko galderak dira izango

Ama sekulan ez dut ahantziko
Ttipitik ukan dutan amodioa
Ta ikasi dutan mintzaira ederra
Bihotza euskadin dut bizirako

Argitxu Garat


Utzi iruzkina: