Gaztetasunak

kantiruki 1456150191999 Kantiruki | 2007-02-20 22:33

Gaztetasunak bainerabila
Airean ainara bezala (bis)
Gauak pasatzen ditut ardura,
Egunak balire bezala, oi !
Ardura nabila maitea gana.

Maite nauzula zuk erraiteaz
Ni ez naiz alegeratzen, (bis)
Baizikan ere nire bihotza
Arras duzu tristatzen, oi !
Zeren ez nauzu kitatzen !

Amodiorik nik badudala
ez zerautzula bada iduri ? (bis)
Itsasoa pasa nezake
Zuregatikan igeri, oi !
Zeren zaren hain xarmegarri.

Xarmangarria banitza ere
Ez naiteke izan zure, (bis)
Nitaz agrada direnik
Bertzerik munduan baitire oi !
Niganikan urrun zaite !

Kantu haukien ontzaleak
Ez zuen eskripularik (bis)
KAderan dago jarririk eta
Kantazen alegerarik, oi !
Penarik gabe bat galduagatik.

Tradizionala


Utzi iruzkina: