Bizi lagun

kantiruki 1456150191999 Kantiruki | 2007-02-20 22:28

Neskatxuna pollit nintzan zu berriz mutiko
Gerritik heldu zinautan dantza baterako
Kolorez aldatu nintzen ez jakin zertako
Ene desir dohatsua zu zintaizkelako

Gaua iragan ondoan dantza ta kantuan
Besarkada labur batez berba urrengoan
Sendimendu handirekin elgarren ondoan
Orduan zuk erran hitzak derauzkat gogoan

Zure ondoan bizia zoin den atsegina
Emaiten duzu zorion solegitzen mina
Aita parerik gabea ordaindu ezina
Amenstu baino geihago emaiten duzuna

Sasoinak aldatzen dira naturaren gisan
Badakigu beti lore ez gaizkela izan
Bihotzeko iguzkiak luzaz bero gitzan
Parabisuan baigira gu zure gerizan.

Hortako zaitut beti lagun bizirako
Amodiozko lorez bete nauzulako

Hitzak: Daniel Xalbador


Utzi iruzkina: