Bihotz minez

kantiruki 1456150191999 Kantiruki | 2007-02-20 22:30

Goiz batez abiatu zira etxetik kanpora
Argazkian den bezala, jarri da denbora
Amaren eskuetan gaur haurraren atorra
Semearen bihotzean dolore gogorra


Zer egiten ahal nuke irus ikusteko
Amodio baizik ez dut zuri eskaintzeko
Mundu zabal hortan zure berriz laguntzeko
Nahi nuke esku begi ere hedatzeko

Etxen ikasi arloa jadanik badoa
Har ezazu otoi haurra funtsezko ildoa
Bihotzean begiratuz Euskaldun erroa
Eta haurrer ikas otoi hebengo giroa


Gogoan baratzen amaren nigarra
Eta ezin gorde soaren beharra
Behin eginen dut beharrez indarra
Ikusteko berriz ikusteko izarra, etxeko izarra

Jean Bordaxar



Utzi iruzkina: