Atharratze

kantiruki 1456150191999 Kantiruki | 2007-02-20 22:25



Gaia zen hala eguna zen Atharratzeko bidean
Ilun zen hala argi zen Atharratzeko bidean
Iratzarrarik ote nintzan lo  beti aintzinago ta urrunago.

Atharratzen nintzan ni ere
Besoak dilingo ametsez agudo
Atharratzen nintzan ni ere
Ene bazterrean norbait badago (bis)

Gaia zen hala eguna zen Atharratzeko bidean
Ilun  zen hala argi zen Atharratzeko bidean
Neskatil hala mutiko ene ganat igo noiztik hor hago ?

Atharratzen nintzen ni ere
Oroetan lano barne hala kanpo
Atharratzen nintzen ni ere
Ezin jakinean galdurik nago. (bis)

Gaia zen hala eguna zen Atarratzeko bidean
Iluntz zen hala argi zen Atharratzeko bidean
Lagunari galdatzian izar bat ikusten dit jarlekian

Atharratzen nintzen ni ere
Atharratze bizi   baita aspaldi
Atarratzen nintzen ni ere
Hil zela entzunik beti dago xutik. (bis)


Pier Paul Berzaitz


Utzi iruzkina: