Taxi

kantiruki 1456150191999 Kantiruki | 2007-01-04 11:52

Udan argitaratu dugu gure dizka "Amodioz bizi" tituluarekin.

Huna biziki maite dugun kantu bat. Zinez gure bizia ontsa kondatzen du !


Taxi

1)    Zoin eder den Astelehena
Dut egunik maiteena,
Joan da Peio, agur Elena
Joan Inaki ta Maitena
HAurrak uzten ditut irriz
Joan dira, zer atsegina
Ilakatzen bait naiz berriz
Ni etxeko erregina.

2)    Hain gozatzen dut Astearta
Maika, Antton, Mattin joan-ta
Nere gostuz etxea arta
Hau da egun distiranta.
Akigarri da hiru haur
Nik maite dut noiztenka gabe
Pausatzeko egon nihaur
Oren zonbeit buru jabe !

3)    Eskolara aiei, aieika
Kattalin ta Gilen Maika
Ni hasten naiz irrintzinaka
Bi egunez zainak aska
Hartzen ditut hain gogotik
Heldi baita bai nekeena
Asteartaren ondotik
Hor dugula Astezkena.

ERREPIKA
Joan jinka goiz ta arratsaldero
Hunek triki, horrek txiztu, harek pandero
Hau lagundu makilara, dentista gero
Ni orrduko naiz jadanik erdi ero
KAtixima, ondotik du pilota edo,
Hau ereman solfejarat, do, re, mi, do.
Zaharrena kontzertura parrandero
Eta hunen taxilari, ni petzero.

4)    Ortzeguna, hoberik ez da,
Gaur eztitzen da tenpesta
Haurrak berriz agurtu eta
Ortzeguna amen pesta
Ene etxe hain maitea
Ez dugu nehoren beharrik
Zerratzen dauzut atea
Zu eta ni gaur bakarrik.

5)    Ortzirala dela berdina
Libro eta hain arina
Ahantzirik dutan adina
Bihurtzen naiz pinpirina
Egun hartan ez naiz ama
Baizik eta etxekandere
Bazterturik haurren zama
Emazte naizela ere.

6)    Ondarrean ez dea zuzen
Doi bat deskantsa gaitezen
Indar zonbait ditugu hartzen
Baitezpadako da ezen
Badakigu zer heldu den
Zoritxarrez bihar goizean
Joan jinak berriz hasten
Baitira ibiagoitzean !

ERREPIKA
Antzerkitik karaterat abia
Hunek zer du, bertsu, kine ala rugbia
Moturra zako berotu, autoz kanbia
Tarrapatan judorat, hau errabia !
Erosketak, horrek baitu, zer komedia
Gomitatu kasik eskola erdia
Eta ez da hortan fini izerdia
Egin behar baita denen biladia

Orai astea bukatua
Hor baitago igandea
Egun aski Taxi egitea
Bainaiz seko tameldua ….

Zoin eder den ama izaitea
Da lanetan maiteena
Oto permisaren galtzea
Da orai nere amentsa !



Utzi iruzkina: