BLOGAK:
Blog edo weblog bat, gure istorioak, artikuluak eta pentsamenduak idazten diren webgune bat da. Blog gehienak pertsonalak dira, hau da, pertsona batek bakarrik idatzi dezake bertan. Baina badaude hiru edo lau pertsonen artean idazten direnak ere. Blog bat edozein pertsonak eduki dezake, ez da inolako gauza berezirik behar blog bat edukitzeko, esateko zerbait izatea bakarrik. Blog bat esdukitzea doan da, nahiz eta, badauden ordaindu beharrekoak ere. blog bat eduki nahi izateko publikazio platforma batera jo eta minutu gutxian blog bat izango du, nahi duena idazteko prest.
Zure blogean edozer gauza argitaratu, idatzi, azaldu dezakezu, azkatasun osoz. honako hauek dira blog baten ezaugarriak:
libreak dira: edonok nahi duena esan dezake bere blogean. askatasun guztia du bere pentsamendu, sentimendu... adierazteko.
kronologikoak dira: Gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.
irekiak dira: normalean irakurleak nahi duena idatzi dezake irakurri duen blogaren inguruan, baina hau blogaren jabearen erabakia da.
2001 an sortu zen lehenengo Euskarazko bloga. ordutik euskarazko blogosfera handituz joan da. gaur egun 6 urte geroago, 5.200 blog daude euskaraz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: