Rafael Antxia gobernadore?

kaliforniareuskaldunak 1456150182599 Kaliforniako euskaldunak | 2009-04-24 17:37

Markinar bat Texaseko gobernadore izan daiteke

 

Guraso euskaldunen semea den Rafael Antxia hautagai gazteak, komunitate latinoaren botoari esker 2018rako Texaseko gobernadore kargua lortu dezake

 

 

 image

Rafael Antxia 2008ko ekainean Texaseko Biltzar Legegilean emandako hitzaldi batean

 

 

 

Texaseko administrazio publiko lanetan dabilen politikari honek, Texaseko gobernadore izateko aukera asko ditu zenbait komunikabide amerikarren arabera. 39 urteko Antxia gaztea, Floridan jaiotakoa da eta bere aita markinarra da. 2005ean Texaseko Biltzar Legegileko kide aukeratu zuten eta 2007an biltzarreko lehen hamar postuen artean zegoen jada.

 

Hautagai fina

 

Texas Monthly izeneko aldizkariak dioenez, Biltzar Legegileko hautagai gogorra da Antxia. Bere eztabaidetan hain da gogorra, non eztabaidetako bat Youtuben eskegi dutela. Bideo honetan, errepublikar aurkaria bere onetik atera zuela ikusten da. Paul Burkak Texas Monthly egunkarian idatzi duen bezala, lehenengo  gobernadore latino gisa aurkeztuko da Antxia 2018ko hauteskundeak eta gero. Analista honen esanetan, estatu amerikarra jasaten ari den aldaketaren beste adibide bat izango litzateke Antxiaren izendapena. Antxia da Texaseko angloei boterea kentzeko hautagai faboritoa.

 

Rafael Antxiak, bestalde, euskal diasporarekin lotura handia du. Bere aitona Julio Antxia, hamabost urte zituela, pilotan jokatzen hasi zen Markinan. Zaragoza eta Italian hainbat txapelketa irabazi eta gero, hemeretzi urterekin Floridara joan zen. 50. hamarkadan, hiri hau munduko euskal pilotaren hiriburua zen. Bertan, euskal jatorria zuen Edurne Mitxelena ezagutu eta harreman horretatik jaio zen Rafael Antxia.

 

 

 

 

Lander Irazola/ IKO-08

 

Lander Iruin/ IKO-08


Utzi iruzkina: