Zezenketak txarrak dira
Zezenketa zezenekin egindako ikuskizuna da, zezen plazen barruan egina eta zezenak hiltzea duena helburutzat. Oso ohitura zabaldua da Espainiako hirietan eta Latinoamerikako batzuetan ere. Euskal herrian, tradiziorik handiena Bilbon eta Irunean dute. Gauzak horrela, zergatik dago hain hedatua animalien sufrimendua dakarren "kirol" bat?
Animalien sufrimenduan oinarritutako "kirol" bat ez litzateke egon beharko, zer egin diute beraiek tratu hori lortzeko? Gainera, ez dira animaliak duintasunez hiltzen, erail baina lehen zezenak torturatu egiten dituzte eta mutilatu askotan, buztana edo belarriak moztuz, odolustu harte.
Zezenak hiltzen diren bitartean, beti dago kamerarenbat dena grabatzeko eta telebistan erakusteko, munduko gauzarik normalena balitz bezala. Eta are gehiago, "San Fermin" festa famatuen epean bagabiltza, ahalegin handirik egin gabe, edozein tabernatan aurkituko ditugu zezenketak, beraien krudelkeriarekin.
Hori guztia gutxi ez balitz, esan genezake Espainia munduan gauza batengaitik dela ezagun, zezenketengatik. Agian horregatik gustatzen zaie hainbeste atzerritarrei! Lotsa ematen dit horrek, gurea bezalako estatu batek berekrudelkeriagatik izatea ezagun, nork ez dio entzun atzerritar bati esaten: "España, toros?"
Hau guztia esan ondoren uste dut oraingoa dela momenturik onena pentsatzeko ea benetan ikuskizunak diren zezenketak, ea benetan ikuskizuna den sufrimendua.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: