Zeledon

kakahue 1456150160118 kakahue | 2010-01-29 13:05


Zeledon Gasteizko Andra Mari Zuriko aietako pertsonaia da.

 Abuztuaren 4ko arratsaldeko seietan, txupinazoa bota ondoren, San Migel elizako kanpandorretik Andra Mari Zuriaren Plazan panpina jaisten da, ondoren hezur-haragizko Zeledon agertzen da eta plaza guztia zeharkatzen du San Migel elizako balkoian jai zoriontsuak opatzeko. Abuztuaren 10eko gaueko ordu batetan San Migel elizako kanpandorrera igotzen da, jaiei amaiera emanez.

BITXIKERIAK

2007an, Zeledonen jaitsieraren 50. urteurrena zenez, hiru Zeledonek plaza zeharkatu behar zuten: Jose Luis Isasi, Iñaki Landa eta Gorka Ortiz de Urbina. Balkoira igo eta biek jaiei hasiera eman zieten. Tamalez, Isasi, 2007ko iral 17an, zendu zen 77 zituela.

HISTORIA

Jatorria Zalduondokoa zen Zeledonio Altzola festazalean du, urtero, Andra Mari Zuriaren festetan parte hartu eta ingurukoak parte hartera bultzatzen baitzituen. Horrela bada, ezagun-ezaguna egin zen Gasteizen bertan, jaietako protagonista bihurtu arte. Hil zenean, ordea, jaietako zerbait falta zela somatu zuten batek baino gehiagok. Tradizioa 1957an hasi zen, Gasteizko gazte batzuek (Jesus Jimenez, Sedano, Luis Maria Sanchez Iñigo, Lopez de Ipiña, Madinabeitia, Jose Luis Isasi, Perez de San Roman, Lopez Guereña eta Azpiazu) San Miguel elizatik udaletxeko teilatura Zeledon irudikatzen zuen panpina bota zutenean. Harrezkero, urtero egiten da


Utzi iruzkina: