SURF

kakahue 1456150160118 kakahue | 2010-02-18 20:54


Surfa tabla baten gainean zutik mantenduz itsasoko olatuen gainean irristatzean datzan kirola da.

Sorrera eta hedapena

Hawaii uharteetan sortu zen, ondoren Estatu batuetara zabaldu zelarik. XX. mendean erdialdean ezagun egin zen, mundu osora zabalduz, Europa barne.

BEHARREZKO MATERIALA

Surfa egiteko funtsezko elementuak hauek dira:

Taula: 2 metro inguruko ohola

Inbentoa: Tabla eta surflariaren hanka lotzen dituen plastikozko soka

Likra edo neoprenoa: Bularraldea ez zauritzeko plastiko berezi baten bidez egineko jantzia

Surfa Euskal Herrian

Euskal herrian surfa nahiko zabaldua dago, kosta ugariz gozatzen dugulako. Mundakako hondartza ezaguna da mundu guztian bere ezker olatuari esker eta bertan munduko txapelketako proba bat egiten da. Beste hainbat hondartzatan ere surflari ugari ikus daitezke, Zurriolan, Zarautzen eta Biarritzen adibidez.

Nire ustez kirol hau oso irekia da, hau da, guztiok egin ahal dugun kirola. Gainera Euskal herrian oso hondartz onak daude kirol hau praktikatzeko eta hori aprobretxagarria da euskaldunontzat.

 

 


Utzi iruzkina: