NATOK 5000 MILITAR GEHIAGO ZABALDUKO DITU
Duela gutxi, AEB-tako presidenteak Afganistanera 30000 soladu bidali zituen eta hori iragarri ondoren NATO aliantza militarrak 5000 militar gehiago bidaliko zituela esan zuen, eta horrela egin du!
Geroz eta seguruagoa da Afganistan, guztira 102694 militarrekin non AEB, Erresuma batua eta Alemania dira militar gehien bidali dituztenak. Egia da guztioi gustatuko litzaigukeela han militarren beharrik ez egotea, baina, orain guden ondorioz beharrezkoak dira. Horregatik oraingoa da momenturik honena , batuta eta indartsu gaudela erakusteko eta horrela, hango arazoak ekiditzeko. Gehienki indarrak ipar eta mendebaldean zabaldu behar dira, talibanek ez dezaten base gehiago eratu bertan. Hala egiten bada Aeb-k argi dauka talibanei aurre egin ahalko dietela.
Obamak dio behar diren militar guztiak bidaliko dituela, talinbanen arazoekin bukatzeko, dena den, erretiratzeko data ere jarri du etxe zuriko egoiliarrak. Gauzak ondo bidean, 2011-ko uztailean soldaduak etxeratzen hasiko lirateke, eta 2013-rako denak AEB-etan egon beharko lukete.
Afganistango presidenteak, Hamid Karzaik, pozik dagoela esan du, eta AEB ko prepresidenteari eskerrak eman dizkio, bere estatua geroz eta seguruagoa dela esanez, baina, dena ez da hain ona, talibanek me zu bat bidali dutelako: Estatubatuan askoren hilkutxak etxeratzen ikusiko dituzue, gere herrialdea mendeetan ez duzuelako hartuko!

Iruzkinak
Utzi iruzkina: