Gasteiz, istoria gehiegidun hiria
Gasteiz, denok dakigunez, Arabako hiriburua da, han daukate Eusko
Jaurlaritzak eta Eusko Legebiltzarrak beraien xedeak hain zuzen ere.
Gaztelaniaz, "Vitoria" izena du eta hiriak 235.661 biztanle ditu.
Hiri zoragarri honek Trebiñoren antzeko tamaina dauka eta, oraingoz Patxi
Lazkoz du alkatetzat.
Gasteizko udalerri guztia
Zadorraren arroan dago kokatua, Arabako lautadan. Hiria, istorian zehar estilo
gotikotik erromanikora pasatzen da eta bere alde zaharrak estruktura neogotikoa
(Gotiko eta erromaniko tartekoa) mantentzen du oraingoz, hau da arku askodun
estrukturak erabiliz.Orain, bere kaleek, alde zaharrean han lehen egiten ziren
lanen izenak mantentzen dituzte: Cuchilleria, Zapateria, Herreria... Erromatar
inperioaren krisiaren ondoren, Gasteizera europear tribu batzuk iritsi ziren,
hauek izan ziren orain ezagutzen dugun hiri modernoa egiten hasi
zirenak. 20. mendean, hiri txiki bihurtu zen, herri kategoria utziz, ala
ere, garai horietan ez zuen ia industriarik. Bere aldaketarik handiena, 1950.
urtean gertatzen da non guztiz industrializatu egiten da. 1970.ean bere poblazioa
bikoizten du, eta handik hona poblazioa igo egin du eten gabe.
Memento honetan, Gasteizek 240.000
biztanle ditu eta, dirudienez, kapital hobea ari da bihurtzen. Gainera,
"Eraztun berdea" deritzonaz dago inguratua. Eraztun hori hiria bera
inguratzen duen Natura zirkulua da. Lakua aldean Zadorra ibaia dago loditasun
nagusitzat eta hegomendebaldean Salburuako parke naturalari esker eraztunaren
bigarren lodiunea osatzen da.
Salburuako Parke Naturala
Honen guztiarengatik Gasteiz behar duguna
egiteko hiri perfektua iruditzen zait. Guztioi gustatuko zaizuena eta istorio
oso interesgarria duena!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: