Gabonak
GABONEI BURUZKO IRITZI TESTUA
Gabonak
umeen gustukoen jaiak dira, abenduan kokatuak eta abenduaren 25ean,
hain zuzen ere, opariak jasotzen dira “Olentzero”-ren partez.
Gabonak familia giroan egoteko garaia ere badela esaten dute hortik,
gabon gabean batez ere. Baina, zergatik dago hainbeste jende gabonen
aurka, festa hauek hain kuttunak badira?
Gabonak ez gustatzea,
gure baitarako txarra da, urte sasoi honetan, denak gogorarazten
dizkizulako. Nahikoa da gabonetan kalera joatea, edozein gabonetako
apaingarrirekin topatzeko: Olentzero txikiak, argi koloreztatuak…
Horregatik, azkenean, nahi eta nahi ez, gustatuko zaizkizu.
Gainera,
gabonetan “Olentzero” pertsonaia famatua dator, umeei eta hain ez
umeei opariak emateko. Hara, guk jada “Olentzerorik” ez dagoela
badakigu, gurasoak direla, baina, guztioi gustatzen zaigu opariak
jasotzea, “Olentzero” edo gurasoak izan arren! Hori bai,
Olentzero egotearen ilusioa zenbat eta denbora gehiago mantendu,
orduan eta hobeto!
Hori guztia gutxiegi ez balitz, esan
genezake denoi gustatzen zaigula sendikoekin egotea, beraien oparia
txarra izan arren! Hortik esaten dute mementurik onenak jendez
inguratua zaudenean izaten direla, horregatik askoz momentu hobeagoak
pasatuko dituzu zure senditartekorik gogokoenez inguratuta
bazaude!
Hori horrela delarik, nire gabonei buruzko iritzia
garbi utzi dudala uste dut eta esan nahi nuke oraingoa dela
momenturik onena galdetzeko gure buruari ea benetan
gustatzen
zaizkigun gabonak, ea benetan gustatzen zaigun opariak
jasotzea eta sendikoekin egotea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: