Zergatik fire fox

kaiolan 1456150154570 kaiolan | 2007-01-30 11:28

Zergatik fire fox

 

Niri bilatzaile alternatibo bateri buruz hitzegin zidaten  lehenengo aldia berbaroko bulegoan izan zen. Egia esan ez naiz internet munduan oso trebea, arazo bat edo beste dela eta ordenadorearekin beti buruko minez, ez ginen lagun oso onak, baina, denbora aurrera joan ahala eta gizartea nola doan aldatzen ikusita, komeni da atzean ez geratzea eta komunikazio bide berrei bidea zabaltzea, behintzat zer den eta nola dabilen ezagutzea .

Zer den esaten dudanean ez da soilik aspektu teoriko batera mugatzen ,izan ere, kasu honetan ezin bestekoa  da egunerokotasunean praktikatzea, ikaste prozesua mugagabea delako, internetek egunero gauza berriak dakartza: txikiagoa ,erosoagoa, bizkorragoa ,hobea, ahalmen gehiagorekin…

 

Geldi ezin daitekeen makina da hau, eboluzio ikaragarria duen asmakizuna, baina muga gutxi dituena eta kasu hauetan badakigu guk nortzuk diren beti pastelaren zati handiena nahi dutenak, alde guztietan publizitatea, erosketak denetik dago.eskeintzen duten segurtasuna ere ez da batere fidagarria, arazoak izan ez gero ez dizkizute berehala konpontzen, hala ere jendea inongo arazorik gabe dabil baina niri ez dit konfidantzarik ematen. Niretzat gizartea engainatzeko beste tresna bat da, beti ere horretaz ohartu ezean.   

 

Horregatik ezinbestekotzat ikusten dut tresna hau ondo erabiltzen jakitea, firefox moduko proiektuak benetan ilusioa ematen dute eta jende batentzat tresna hau ez dela negozio huts bat ikusteak erabiltzera bultzatzen du eta benetan dituen alde positiboak  mugarik, behintzat.