Tim O´Reilly ri elkarrizketa

kaiolan 1456150154570 kaiolan | 2007-01-31 01:05

Tim O´Reilly

 

 

            Garbi hitz egiten du Timek interneti buruz eta luzatzen dituen mezuak zuzenak izateaz gain oso interesgarriak dira. Bera dugu Web2.0ren sortzaile eta benetan gizon zintzoa ematen du behintzat elkarrizketako erantzunak irakurrita. Ez du proiektu aberasgarria sortzen joan den pertsona ematen, berak interneten leku desberdinetan modu zabal batean ibiltzeko aukera ematen du beste leku batzuetatik gauzak hartuz eta zure gauzak besteei emanez.

 

            Hala ere bistan da ere internet mundu zabal bat dela eta kontrola ezin daitekeen erritmoa duela hartuta,berak esaten du arrakasta gutxi batzuk hartzen ari direla , toki hauetan kosta egiten da konfidantza hartzea,bide seguruak hartzen jakin beharra dago. Horretarako dauden aukerak aprobetxatu behar

dira, badaude hainbat “etxeko” toki benetan seguruak eta konfidantzazkoak ematen dutenak nahiz eta ez izan oso erabiliak askotan besteak baino baliabide hobeagoak dituzte, bertan edonor ibili ahal delarik. Hori Tim moduko jendeari esker lor daiteke; mundu hau jaio berria da eta oraindik ez da nerabez arora iritsi.

 

            Gai honen inguruko informazio gehiago izan behar genuke eta etengabe datozen berrikuntzen aurrean euskaldunek ere izan behar dugu lekua, nik ezin bestekotzat ikusten dut eta orain pozten naiz behintzat blogen mundua eta interneten mundua gehiago ezagutzeaz, honek ere erabiltzera bultzatzen duelako.


Utzi iruzkina: