Spamik ez

kaiolan 1456150154570 kaiolan | 2007-01-30 23:54

Spam ik Ez

 

Interneten ibiltzen naizean gehienetan Google bilatzailean aritzen naiz bueltaka, batez ere azken berrien atzetik eta informazio interesgarri baten bila. Baina, nola ez, konektatzeko arazoak pasatu ondoren, eta internet eta ni nahiko “lagunak” bilakatu ondoren, spamak agertzen dira mundu zoro honen barruan, eta orduan bai pazientziaren azken tantak amaitzeko zorian daudela!

Esan beharra daukat, eta suposatzen dut iritzi hau daukadan bakarra ez naizela, ezinezkoa zaidala bilaketa lanean zentratzea spamak pantailan zehar orain bai eta gero ere bai dantzan aritzen diren bitartean: telefono mugikorrerako azken melodiak, bidaietarako eskaintza “ezinhobeak”, kontaktu erotikoak,… Gainera, “dantzari” hauek kolorez eta mugimenduz josita daude eta honek atentzio falta eragiten du ere.

Eta fase hauen guztien ondoren “klik” prozesuari ekin behar diogu, spamak anulatu eta gure gauzetan jarraitu ahal izateko. Hala ere, askotan behin klikatzearekin ez da nahikoa, mezua behin eta berriro errepikatzen baita agertu eta desagertuz, gurekin jolasean ariko balitz bezala.

Azken finean, bilaketarekin amaitu dudanerako ahaztu zait zenbat spamekin egin dudan topo nire bidean eta ziur nago denbora galtzen dudala prozesu guzti honetan.

Horregatik azpimarratu nahi dut bilatzaile alternatiboek daukaten beste faktore positibo bat hau dela; spam oso mugatuak daude . Bai, gezurra dirudien arren, orrialde mota hauetan ez dira spamak ia ageri.


Utzi iruzkina: