Luistxoren hitzaldia

kaiolan 1456150154570 kaiolan | 2007-01-30 11:31

Luistxo fernandez

 

Luistxo tagzania ren sortzaileetarikoa da, sustatu blog gunean ere hor ibili da lanean , baina gaur egun tagzania da lantzen ari diren proiektua, programa honi esker mapa bilatzaileak izateko aukera lantzen dute, gutxinaka mundu honetan bere tokia egiten ari dira gainera eskaintza euskaraz egiten dute , horretaz gain beste bilatzaileengandik desberditzen dituztena da beraien asmoa ez dela aberastea baizik eta herri honetako erabiltzaileei aukera berri bat ematea, atzean gelditu barik.Argi dago gure herrian badaudela alternatiba berri eta berritzaileei atea irekitzen ari direnak. aurrera egiten duen herria da hau eta atzean gelditzea ekidetzen dituztenak dira teloi atzean lanean ari den hainbat jende.

 

Hitzaldia benetan interesgarria iruditu zitzaidan eta etorkizunera begira beste ate batzuk zabalzten ari direla argi gelditu zen. GPSak hartzen ari diren garrantzia eta horrek ekarriko duen negozioa, lurralde ezberdinen banaketa trukatua etab. merkatu berri inkotrolatu bat.Baina horri aurre egiteko tagzania moduko alternatibak ere badaude eta hori da azola duena eta bilatzen eta erabiltzen ikasi behar dena.


Utzi iruzkina: