"THE WAR ON DRUGO" KANPAINA

June 1538492937352 OINUTSIK | 2018-10-09 18:29

June 1545240773270

  1. Nortzuk bultzatzen dute egitasmo hau? Zer ordezkatzen dute?

Drogen Politiken Komisio Globalak bultzatzen du egitasmoa. Hainbat herrialdeetako ordezkariek, hala nola, Mexiko, Chile, Kolonbia. Herrialde horien nahia mafiekin bukatzea da, izan ere, droga produktoreak diren herrialdeak direnez, biolentzia botere handia daukate.

  1. Zeintzuk dira iniziatiba honen aurrekariak

Ikusi dezakegu gai hau ez dela 2014an hasi, baizik eta, urteak daramatzala eztabaidan. 2011n komisioaren informeak bide berriak zabaldu zituen drogen debekuaren inguruan, beste alternatibak bilatzeko. Bertan baieztatzen zuten drogen tabuarekin apurtzeko garaia zela.

Bestetik, 2012. urtean Ameriketako Kunbrean drogen politikaren gaia eztabaida zentrala izan zen. 2013an Estatu Amerikarren Elkarteak informe bat idatzi zuen non drogen legalizazioa kontuan  hartzen zen.

  1. Zein da bideoaren helburua

Drogen politika erreformatzea, Giza Eskubideak, osasun publikoa eta froga zientifikoak kontutan izanik.

  1. Nori dago zuzenduta?

Iritzi publikoan eragina lortu nahi dute, beraz, gizartera bideratuta dago. Gizartean eraginik lortzen ez badu, pikutara joango da kanpainia. Eragina lortzen badu gizartean, eragina lortuko du gobernuan.

  1. Zeintzuk dira bideoaren gai nagusiak?

Drogak, drogen politika, drogen dependentzia. Zer egiten den gai horiekin eta zer egin behar den.

  1. Teknikoki zein da bideoaren balorazioa: ulermena, argitasuna, erritmoa, edukiaren

Nire ikuspuntutik, bideoaren edukia oso landua dago. Marrazkiak egokiak iruditzen zaizkit, izan ere, nahiz eta marrazkiak izan nahiko irudi serioa daukate. Edozein publikok ulertu dezake bideoaren erritmoa, ez da adarretatik joaten.

  1. Nola baloratzen duzu bideoa?

Nire aburuz, bideoa zuzena da, bere helburua argi erakusten du. Eduki aproposa dauka, ez dauka gehiegikeriarik. Hala ere, pertsona guztientzat ez dut guztiz ulergarria ikusten, izan ere, bideoa bukatu arte mezua eztabaidagarria da.

  1. Bideoak ez zuen behar zuen oihartzunik izan, eta kanpainak ez zuen bere helburua bete. Zer egingo zenuke zuk bideo hau biralizatzeko eta  ezagutzera emateko? pentsatu hiru ekintza.

1-Youtube-n publizitate bezala sartzea, bideo bat erreproduzitu baino lehenago agertzen direnak. Ikusten diren 20 segundotan laburpen erakargarri bat eta titular erakargarri bat erabiliz.

2-Gaiaren inguruko kaleko ekintzak antolatzea, gaia jende artean jakin mina sortzeko.

3-Bideoari buruz eta gaiari buruz kartelak sortzea.


Utzi iruzkina: