PIZTU BILBO ITZALI MTV

June 1538492937352 OINUTSIK | 2018-11-14 20:45

June 1545248880701

Aurreko postarekin guztiz zerikusia duen posta da hau. Baina kasu honetan, txanponaren beste aldea aztertuko dugu. MTV EMA sariak purpurinaz gainezka dagoen jaialdia dela esan daiteke, baina horren azpian, herriari mesede handirik egiten ez dion azpijokoa dago.

 

Piztu Bilbo Itzali MTV lemarekin atera da Euskal Herriko gazteria EMA jaialdia salatuz. Zein da arazoa?

 

Euskal Herriari enpresa izaera eman nahi diotela; eta Euskadi Basque Country marka indartu nahi dutela. Jaialdi mota hauekin Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dioten funtzioa eskaparate funtzioa da. Bilbon begi bistakoa da azken urteetan egon den turismoaren gorakada, eta honen kontura festibal eta ebento kultural globalizatu arrotzak erakarri nahi dituzte.

Kasu honetan EMA musika jiaaldia da, baina badaude mota honetako bestelakoak: Europako Rugby finala, BBK Live Festival edo Red Bull jauzi txapelketa. Guzti honek hiri ereduaren norabide konkretu bat markatzen du, kontsumoan eta prekarietatean oinarrituta, eta gure herrikoak diren artistak edo beste sektoreak inolako erreparorik gabe baztertzen ditu.

 

Gaur egun dagoen egoera kezkagarri honetan, MTV EMA ospatzea erabaki zuten. Hori dela eta, gai ezberdinetan jorratzen diren Bilboko eragile ezberdinak, salatu egin zuten egoera hau, eta horri  aurre egiteko saretu ziren. Asmoa ez zen izan MTVren aurkako kanpaina soila egitea, baizik eta konpainia honek duen sinbolismoa aprobetxatuz, herri nortasuna galtzen ari den hiri eredu horren salaketa egitea. Oraindik beste Bilbo bat posiblea dela balioan jarriz.

 

Hau guztiagatik, Beste Bilbo baten dinamika hasi zuten. Jakina denez, nahiz eta festibal famatu eta erakargarria izan, atzean hainbat gai negatibo dakartza: matxismoa, kontsumismoa, droga, jaia, estereotipo denak.

 

Gainera, errealitate bestelakoa da. Ekainean plazaratu ziren datuen arabera, gure eskualdeko langabezia tasa %17koa da, emakumeena %19, eta gehiengoak ez du inolako diru laguntzarik jasotzen. Gazteen kasuan larriagoak dira datuak: gazteen langabezia tasa %40koa da!

 

Baliabide eta diru publikoz josita heldu da MTV Bizkaira eta horrek piztu du polemikarik handiena. Barakaldoko kasuari dagokionez, 220.000 euroko laguntza.

 

Honen kontura, EMAk izan ziren egunean ekintzak prestatu zituzten.

Gainera mugimendu hau aurrera ateratzeko Instagram, Facebook eta Youtube erabili zituzten. Baita aipatzekoa da egunkariek izandako adostasuna, adibidez:

- https://www.argia.eus/albistea/mtvren-kontzertua-egin-bitartean-la-navaleko-langileak-itxialdian-zeuden-lanpostuen-defentsan

- https://www.berria.eus/paperekoa/1880/033/002/2018-10-16/piztu_bilbo_itzali_mtv.htm

 

Bukatzeko, gazteek sortutako abestia utziko dut hemen, letra aztertuz gaiari buruzko hainbat datu lor daitezke. Nire ustez abesti benetan ona eta egokia:

 


Utzi iruzkina: