MTV EMA Bilbon

June 1538492937352 OINUTSIK | 2018-11-08 15:07

June 1545243659043

MTV EMA musika sari banaketa Bilbon ospatu zen azaroaren 4an. MTVren 25. Urteurrena ospatzen zen baita ere. Musika jaialdi hau Bilbao Exibition Centre-en (BEC) ospatu zen, hau da, Barakaldon. MTV Europe Music Awards sariak, MTV EMA izenaz ere ezagunak, Europarako MTV telebista-kateak urtero ematen dituen sariak dira, musikaririk onenak saritzeko. MTV Europe Music Awards sariak, MTV EMA izenaz ere ezagunak, Europarako MTV telebista-kateak urtero ematen dituen sariak dira, musikaririk onenak saritzeko.

 

Jaialdi honek atzerriko musika taldeak eta artistak ekartzen ditu, eta horrekin batera kanpoko kultura estereotipatua. Baina honen inguruan aurrerago idatziko dudan sarrera batean hitz egingo dut.

 

Kasu honetan, goazen aztertzera jaialdi honek izan duen eragina Bilbon eta bere inguruan. Sari banaketen eguna heldu baino lehen, Bilbon bazeuden hainbat ekintza antolatuta honen inguruan. Esan genezake Bilbo guztioz murgildu dela jaialdian eta ekitaldi asko prestatzeko “gai” izan dela.

Hauek dira prestatu zituzten ekitaldi batzuk, Bai Bilbon, bai Bilbo inguruan: Nathy Peluso, Mala Rodriguez, Muse, Crystal Fighters, La Pegatina…eta Berri Txarrak besteren artean, zeinak iritzi kontrajarriak sortu zituen (honi buruz hurrengo postean idatziko dut).

 

Aipatu beharrekoa da programa hau Europa osoan zehar ikusi ahal izan dela interneten bidez. Zuzenean sariak ikusteko, BECean sartzeko sarrerak lortu behar ziren, kontu ez ain erreza. Alde batetik, sarrerak lortzeko hainbat zozketa egon ziren. Jende askok parte hartu zuen.

Nire esperientziatik, edo hobeto esanda, nire inguruan arnastu dudan esperientzian oinarrituta, gazte askok parte hartu dute sarrera lortzeko zozketetan.

Bestalde, eta nire inguruko giroan finkatuz, gazterian batez ere, EMA sariak gai nagusia izan dira gure egunerokoan, bai alde bai aurka.

 

Bilbok diru asko inbertitu du jaialdi honen inguruan, adibidez, street marketing-a egin du, metro geltoki barruan, eserleku bereziak jarri zituzten abeslari famatu batzuen izenekin, hala nola, Rosalia. Baita ere, metro geltoki kanpoan kasko gorriak jarri zituen Foru Aldundiak lagunduta:

 

 

Instagrameko kontu ofiziala @mtvema deitzen da eta 573mila jarraitzaile ditu. Instagrameko traolak aztertzen baditugu, hainbat argazki igo direla ikus dezakegu, gutxi gora behera 222mila argazki, kristona. Beraz, jendearen interakzioa Instagramen altua izan da, artisten argazkiak edo bideoak konpartituz, eta norberaren argazki edo selfiak igoz.


Utzi iruzkina: