MERKATUA

June 1538492937352 OINUTSIK | 2018-10-17 19:08

June 1545238809725

Zer da Merkatua? Modu sinplean azaltzen badugu, Portugaleten dagoen eraikin bat da. Modu konplexuagoan azaltzen badugu, herriak herriarentzat sortu duen espazio sortzailea da. Auzolanaren bultzatzailea eta autogestionatua.

Lehen

Orain

 

Betidanik “Mercado de abastos” izan dena, duela 4 urtetatik ona, Merkatua bezala ezagutzen da. Portugaleteko udaletxeak, alde zaharrean egin nahi zuen erreforma dela medio, hainbat portugaletetar batu eta erreforma horren kontra agertu ziren. Mugimendu honekin batera, herritarrek herriarentzat izango litzatekeen espazio bat behar zutela nabaritu zuten. Orduan sortu zen ideia, merkatua gureganatzea. Esfortzu eta gogo handiz, hainbat boluntario eta elkarteen artean Merkatua lortu, eta gaur egun ezagutzen dugun hau dugu.

 

Merkatua sortu zenetik, helburua denbora pasatzeko ekintzak eta elkarteak sortzea (edo sortuta zeudenak bertan mantentzea) izan zen. Merkatuan badago arduradun taldea, hauek enkargatzen dira ekintzen antolaketaz eta ordutegiak. Edonork har dezake parte Merkatuan, beti helburu sozialekin bada, ez ekonomiko soila. Esaterako, Errefuxiatuentzako dirua ateratzeko bada, Merkatua erabili daiteke, festa bat antolatzeko eta horren inguruko ekintzak egiteko.

 

Bideo honetan, ikus daiteke Merkatuan urte hauetan lortu duen garrantzia eta egin duen lanaren sariketa. Lan komunitarioaren saria Elkarlan eman zioten 2016an. Hemen Tele7ko bideo interesgarria, non oso ondo azaltzen den Merkatuaren funtzionamendua:

 

 

Merkatuaren barruan gero eta talde gehiago sortzen dira, esan daiteke SORMEN puntu itzela dela. Alde batetik lehendik zeuden elkarteak, Merkatu barnean dauden lonjetan antolatzen dira, hala nola, Mugimendu Feminista, Lore More, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Bertso eskola…

Bestetik urte hauetan zehar sortzen joan diren taldeak daude, hala nola, Merkatu asanblada antolatzailea, Merkatu asanblada sortzailea, Harian (prekarietatearen aurkako espazioa), Harituz (euskara sustatzeko espazioa), Yoga gunea, Txikigunea, Josteko txokoa, Liburutegia…

 

Merkatuak agenda propio sortu zuen, modu horretan herritarrek edo kanpokoek ezagutzeko zein motatako ekintzak dauden egun bakoitzean. Hemen sartzen dira nik nire inguruan antzematen ditudan Harreman Publikoak.

 

 

Aztertzen hasten bagara, Merkatu inguruan eta Portugaletetik hainbat karten ikusi ahal ditugu, ekintza ezberdinak erakusten. Merkatua mantentzeko Merkatulagun existitzen da, hau da, urtean lagun bakoitzak 10euro ordaintzea. Sare sozialetan ere kartelak ikusi daitezke, eta hori da nire uztez, Merkatuak ezagutzera emateko erabiltzen duen armarik indartsuena:

 

-Facebook: 2Portugaletekomerkatua da. Gehien erabiltzen duten sare soziala da, esango nuke bakarra. Izan ere, duela hilabete batzuk Instagram kontua sortu zuten baina ez du inoiz mugimendu askorik izan. Facebook-en bidez biltzen duen publikoa askoz handiagoa da beste sare sozial batzuk baino.

Facebook-en dituen jarraitzaile kopurua 2595koa da. Kontuan hartuta herriari batez ere zuzenduta dagoela ez dago gaizki zenbakia. Hala ere, nabaritu dezakegu badagoela publiko jakin bat, zeina, ez duen markatuko Facebook jarraitzen, baina bai interakzioak egiten dituena harekin.

 

-Berriak: egunkari batzuetan berriak aurkitu daitezke, adibidez Merkatuak 2 urte egin zituenekoa

https://www.deia.eus/2017/05/15/bizkaia/margen-izquierda-encartaciones/dos-anos-dando-vida-a-portugalete . Edo Youtuben bideo erreportaiak, hala nola, https://www.youtube.com/watch?v=zf-g5l26Bgo .

 

 HOBEKUNTZAK

 Esan bezala Instagram kontua ez dago mugimenduan orain. Berriz martxan jarriko nuke, nire ustez, publiko gazteari batez ere heltzeko ezinbestekoa baita. Gainera publikazioak egiteaz aparte, Instastoryak erabili daitezke, eta bertan jarraitzaileekin interakzioak edo iritziak lortu, adibidez, galdera edo inkesten bidez.

 

 


Utzi iruzkina: