Manipulazio hutsa

June 1538492937352 OINUTSIK | 2018-12-28 19:13

June 1546884863108

Sarrera honetan, aurreko sarreran pixka bat aipatzen den telebistaren edo beste komunikazio medioen manipulazioaren harira, Noam Chomsky hizkuntzalari eta filosofo estatubatuarrak erreparatutako 10 estrategiak aztertuko ditugu. Berak dio hedabideen bidez botereak eta masak manipulatzeko erabiltzen diren estrategiak direla. Hona hemen estrategien azterketa:

 

  1. Distrazio teknika: Gizarte distraziorako erabiltzen den elementu nagusia. Publikoaren atentzio arazo garrantzitsuenetatik aldentzean datza, eta horren ordez, garrantzirik gabeko berrietan interesa pizten zaie.

Honen bidez lortzen dutena da, gai interesgarriak eta sortzaileak haiengandik aldentzea eta arrazoinamendu maila gutxitzea. Nolabait, haiek nahi dutenaren esklabu bihurtzen gaituzte horrela.

  1. Arazoak sortu eta ondoren irtenbideak eskaini: Honek “arazoa-erreakzioa-soluzioa” du izena.

Honen bidez ere engainatu egiten gaituzte. Aurkeztu egiten digute egoera bat edo arazo bat, eta horren soluzioa guk aurkituko dugula edo guk lagunduko dugula sinestarazten digute.

Kasu hau, gure lurraldeari begira oso ugaria da, adibidez, kale borrokarekin.

  1. Pixkanakakoaren estrategia: Gizartean onartezina den neurri bat aplikatu nahi dutenean, pixkanaka aplikatu egiten dute, hau da, momentu berean golpe batez ezarri beharrean, gu konturatu gabe jartzen dute atzealdetik.
  2. Atzeratzearen estrategia: aurrekoaren antza daukan estrategia aurkezten digu hemen Chomskyk. Boterean daudenek herriak onartzen ez duen erabaki bat ezarri nahi badu, hori ezartzeko inoren kexarik gabe, gu engainatzen gaituzte. Nola?

Erabaki edo neurri hori ezinbestekoa edo beharrezkoa dela esanez, neurri hori ez izateak nolabaiteko kaltea ekar dezakeela esanez.

  1. Publikoari haurrei bezala hitz egitea: Publikoari zuzendutako publizitate gehienak erabiltzen duen argudiaketa, guztiz hutsa da. Haurrentzako erabiltzen diren argudio sinple eta kaxkarrak erabiltzen dituzte. Tonuaren aldaketa oso erabilgarria da manipulaziorako.
  2. Alderdi emozionala hausnarketarena baino gehiago erabiltzea: Oso oso erabilia den teknika da hau, zera da, publikoaren emozioa piztea. Publizitatearen eta pertsonaren arteko lotura laburra sortu egiten dute.
  3. Publikoa ezjakintasunean eta kaskarkerian izan: Goi eta behe klaseen arteko handia sortu eta horien arteko jakintasun maila handiagotzean dauka oinarria estrategia honek. Publikoa bere kontrola eta teknologiak ulertzeko ezgai egin nahi dute.
  4. Publikoa kaskarkeriarekin konforma dadin konbentzitu: batez ere adin tarte konkretu batzuetan oso emana da kasu hau. Norbanakoa baldarra eta arrunta izatea modan jartzen dute, modu horretan, ezjakintasuna sustatuz.
  5. Norberaren erruduntasuna indartu: Nor bere zorte txarreren eta gertaera negatiboen sortzailea eta erruduna dela sinestarazi egiten digute. Modu honetan, haien aurka joan ordez, gure aurka egiten dugu, haiei estropezu egin gabe.
  6. Gizabanakoa ondo ezagutu, norberak bere burua ezagutzen duen baino hobeto: Azken urteetan lortu diren aurrerapenak asko dira, gero eta arinago mugitzen da zientzia eta mundua, eta horrek, jakinduria maila areagotzen du, baina ez guztiontzat, bakarrik jakintasun horretaz baliatu daitezkentzat. Zer esan nahi du horrek?

Boteredunek herritarrok baino ezagutza maila altuagoa izateko tartea daukatela, eta ezagutza horretaz baliatzen direla gure gaineko boterea areagotzeko.

 

Guztia da manipulazioa. Azkenean mundua hierarkia da. Goian egoteak botere gehiago ematen du, eta botereak botere egarria dakar bakarrik. Beraz ez gara manipulatzen utzi behar. Herriak herriarentzako eta herriagatik lan egin behar du.

 

ITURRIA: Hedabideen bidez manipulatzeko 10 estrategia (Noam Chomsky) _ zuzeu.pdfHedabideen bidez manipulatzeko 10 estrategia (Noam Chomsky) _ zuzeu.pdf


Utzi iruzkina: