Komunikazio aholkulariak kazetarien tokian

June 1538492937352 OINUTSIK | 2018-12-21 18:28

June 1546882479466

Prcomunicación web orrialdean argitaratutako albiste bat aztertuko dugu sarrera honetan. Horren izenburua “Los consultores de comunicación ganan la partida a los periodistas” deitzen da.

 

Gure esparruan oso gai ezaguna da hau. Kontua da Ameriketako Estatu Batuetan batez ere, bi ofizio hauen arteko aldea ikusezina bihurtzen ari dela. Lehen bakoitzak bere lana betertzeko ahalmen propioa zeukan, baina orain, badirudi enpresetan komunikazio aholkulariak nahiago dituztela kazetariak baino.

Honek daukan fenomenoa zera da: komunikazioko aholkulariek kazetariek betetzen duten postua “lapurtzen” dutela. Albistean irakurri daitekeen bezala “en Estados Unidos hay hasta cinco colsultores por cada periodista, y la tedencia sigue al alza”.

 

Nire ustez, gertakari honek ez du zentzurik, izan ere, bakoitza bere lana garatzeko espezializatua dago. Kazetari batek objetiboki esanda, gure inguruan gertatzen diren gertakariez hitz egiten du, nolabait, errealitatea transmititu nahi dio irakurleari (nahiz eta bestelako kazetari motak egon, hau da, informazioa oso subjektiboko transmititzen dutenak, haien onurarako).

 

Komunikazioko aholkulari batek berriz, marketing-arekin edo harreman publikoekin zerikusi zuzena duen pertsona bat da. Zeina beste enpresa batek kontratatu duen, bere interes subjektiboa eta propioa lortzeko, hau da, ez errealitate oso bat kontatzeko.

 

Beraz, honek dakarren ondorioa herritarren gainekoa izango da: manipulazioa eta interesak gero eta altuagoak direla. Ezin gara guztiaz fidatu, nahiz eta egunkari batean agertu edo telebistan ikusi. EEBBtako Lan estatistikako ofizinak argitaratutako ikerkuntza batek dionez, kazetarien soldata 2013an 35.600 dolarretan jaitsi zen. Datu beldurgarria benetan.

 

ITURRIA: Los consultores de comunicación ganan la partida a los periodistas.pdfLos consultores de comunicación ganan la partida a los periodistas.pdf 


Utzi iruzkina: