Glovo esplotatzaile!

June 1538492937352 OINUTSIK | 2019-01-07 20:22

June 1546906254195

Glovo telefonoan deskargatu daitekeen aplikazio bat da. Honen bidez nahi duzuna nahi duzun momentuan eskatu dezakezu, gauza txikiena ere, adibidez, zinemako palomitak. Aplikazio hau Espainian sortu zuten.

Hau entzuten badugu, ideia ikaragarria iruditzen zaigu, honekin dena asmatuta dago, nahi duzuna, behar dzuna, telefonoaren bitartez lor dezakezu, klik eginez.

Ez zara etxetik mugitu behar, ez duzu zertan ipurdia mugitu behar momentu horretan jan nahi duzun donuts-a jateko. Telefonoa hartu eta kitto.

ZER DAGO HONEN ATZEAN?

Glovo arrakasta handia dauka, adin ezberdineko pertsonen artean ezaguna eta erabilia da. Jende gazteak batez ere erabili egiten du. Baina, nork ekartzen? Beste gazte batek! (gehienetan). Hemen dago tranpa.

Esan dezakegu argi eta garbi Glovo prekarietatearen eta lan baldintza kaxkarren adibide perfektua dela. Glovoko langileek soldata kaxkarra daukate.  Guri bezero bezala kolorez pintatzen digute aplikazioa eta bere funtzionamendua. Ez gara konturatzen horren atzean sortzen den esplotazioa.

Langile gehienak bizikletan ibiltzen dira alde batetik bestera, motxila handi hori sorbaldan daramaten bitartean. Eta bizikleta ez du enpresak jartzen, zurea jarri behar duzu, bizitza bilatu.

Manipulazio hutsa da. Irudi ona sortzen dute sare sozialetan, publizitatea egiten dute guri salduz ikaragarri ona dela esanez.

Azkenean sedentarismoa bultzatzen du, gizakia jadanik estimulazio eta baliabide asko ditu bere egunerokoan, eta hala ere, geroz eta gehiago jartzen dizkigute. Uste dugu guk aukeratzen dugula nahi duguna, eta ez da egia, haiek (enpresek, boteredunek) aukeratzen dute gugatik; haiek lehendik planeatu dutena egiten ari gara.

 

Denbora urrea da, eta aplikazio mota hauek erabiliz denbora aurrezten dugula uste dugu, eta oker gaude.


Utzi iruzkina: