Durangoko Azoka #DA

June 1538492937352 OINUTSIK | 2019-01-07 19:07
1

June 1546890685051

Durangoko Azokaren 53. Edizioa izan da ospatu den azkena. Abenduaren 5etik 9ra ospatu zen, “DA asko dira” lemapean. Baina zer da Durangoko azoka?

 

Euskal kulturaz beteriko azoka da, liburuak eta diskak daude salgai gehienbat. Euskal herriko kultur azokarik handiena eta garrantzitsuena da. Urtero ospatzen da abenduaren lehenengo egunetan. Aurreak esan bezala 53. Edizioa izan da azkena.

Euskal Herri osoko argitaletxeak batzen dira bertan. Azokan aurkitu daitezke urteko azken nobedadeak edo baita beste urteetako materialak ere. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka euskararen eta euskarazko kulturaren erakustoki erraldoi eta jai nagusi bihurtzen da.

 

Azoka hau Gerediaga Elkarteak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten du, eta Eusko Jaurlaritzak, Durangoko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak, BBKk, Eroski Fundazioak eta LESA Landako Erakustazokak laguntzen dute.

 

Lehenengo edizioa 1965eko azaroaren 1ean izan zen. Honek esan nahi du, urte askotako antolakuntza dela. Beraz, esan dezakegu oso komunikazio ona mantentzen duela azokak Euskal Herriko biztanleekin, bizirik jarraitzen baitu eta jende askorekin gainera.

 

Azokako gune nagusia Landako deitzen da. Bertan 247stands daude, eta horietan 439 nobedade: 304 liburu, 93 diska, 18 aldizkari eta bestelakoak. Hau izan da aurtengo aurkezpen bideoa:

 

Azokan erosteaz aparte beste ekintza batzuk daude, hala nola, kontzertuak Ahotsenean, edo hitzaldiak.

 

 

Azken edizio honetan argazkian agertzen diren musika taldeez aparte, ain ezagunak diren beste talde batzuk jotzen dute ere. Nire ustez, Durangoko Azoka musika berriaz goxatzeko aukera paregabea da.

Nire kasua adibidetzat jarriz, 52. Edizioan Nogen taldea entzun nuen lehenengo aldiz, baina lehendik ez neukan entzunda, eta nire inguruko jendeak ez zuen ezagutzen. Handik 6 hilabetetara Nogen taldea youtuben agertzen zitzaidan, baina nire inguruko jendea haien abestiak entzuten ikusi nuen. Honekin zer esan nahi dut, Durangoko Azokak azokarentzat egiten duen esfortzuaz eta publizitateaz aparte, bertara joaten diren talde handi edo txikientzako ere oso bulkada handia da. Eta hori da gainera helburu handiena: Euskarazko kulturaz bustitzea.

Durangoko Azokak sare sozialak erabiltzen ditu, horien bidez, jendea eguneratua eta informatua mantentzeko. Hauek dira aurkitu ditudan kontuak:

-Instagram: @durangoko_azoka

-Facebook: @DurangokoAzoka

-Twitter: @durangokoazoka

-Youtube: Durangoko azoka

Gainera web orrialde ofiziala daukate eta oso garatua: https://durangokoazoka.eus/es/

Hasiko gara saze sozialen azterketa egiten. Instagram da Facebook-ekin batera gehien erabiltzen den saze soziala gaur egun, beraz gehiago zentratuko gara horietan.

Instagrameko jarraitzaile kopurua 3.809 da. Guztira gaur egun 500 publikazio baino gehiago dituzte. Instagrama urte osoan zehar mugimenduan daukate, oso alde positiboa momentu oro jendea informatua izateko eta horretaz pendiente egoteko. Azoka hasi baino lehen hainbat karteltxo igotzen zituzten. Talde ezberdinen argazkiak publikatzen dituzte, hurrengo argazkian Berri Txarrak taldea ikusi dezakegu.

 

Facebook-eko komunitatea 13.058koa da. Argazkiak jartzeaz aparte, hainbat berri publikatzen dituzte. Adibidez egunkariek azokari buruz jartzen dituzten aklbisteak konpartitzen dituzte, besteak beste. Gainera, azokako sarreran zeuden panel batzuekin jendearekin interakzioa bilatzen duten, eta ekintza paerte hartzailea iruditu zitzaidan.

 

 

Erabilid tuzten traolak sare sozial guztietan hauek dira: #53DA #DAaskodira

#DurangokoAzoka #Azoka #DA #kultura#euskalkultura #Durango #kartela

Aurten oso modan dauden poltsatxoak atera dituzte ere, poltsa hauek Azokako informazio puntuan saltzen ziren 2 euroren prezioan. Azokaren bigarren egunean poltsak agortuta zeuden jadanik. Azokatik edo ingurutik joaten bazinek 10 pertsonetatik 8k poltsa jarrita zeraman. Honekin merchandising txikia egin zuten, baina zuzenean publizitate kanpaina handia sortu zutela iruditzen zait. Izan ere, urte osoan zehar jendeak erabiliko duen zerbait da, eta mezua argia da: Durangoko azoka, Euskal Kultura.

ITURRIA:

-http://www.kulturklik.euskadi.eus/z12-home/eu 

-https://durangokoazoka.eus/es/


Utzi iruzkina: