2018ko Giza Katea

June 1538492937352 OINUTSIK | 2018-10-25 18:34

June 1545239254696

Sarrera honetan Gure Esku Dago elkarteak antolatu zuen bigarren Giza kateaz arituko gara. Gure esku dago Euskal Herriko erabakitze eskubidearen aldeko herri mugimendua da. Bigarren Giza Katea 2018ko ekainak 10 egin zen. Bere ibilbidea, lehen giza kateak baino kilometro gehiago zituen, beraz, herritarren parte hartze handiagoa suposatzen zuen.

 

 

Argazkian ikusi daiteke ezberdintasuna: 2014an 123km ziren, eta aurten 2018koan 201,9km izan dira. Hau da, 78km inguruko aldea. Gainera Donostia, Bilbo eta Gasteiz batu dituzte. Zer esan nahi du horrek?

 

Gero eta parte hartzaile gehiago espero direla urteak pasa ahala. Egingo den hurrengo giza kateak seguruenik kilometro gehiago izango dituela, modu horretan, Euskal Herriko herrialde gehiago batuz. Baina hori lortzeko gero eta harreman publiko gehiago mugitu beharko dituzte, parte hartzea sustatuz.

 

2018ko giza kateari dagokionez, esan beharra dago oso arrakastatsua izan zela, izugarria. 175.000tik gora lagun inoizko mobilizaziorik jendetsuenean bildu ziren. Gure Esku Dago-k jakinarazi du egun bakar batean jende gehien mobilizatu duten eguna izan dela.

 

Sare sozialak azertzera ekingo diogu:

-Instagram kontua @gureeskudago da. Bertan dituzten jarraitzaile kopurua 4.094 pertsonakoa da, nire ustez oso baxua kontuan hartzen badugu lortu duten mobilizazio handia. Esango nuke bere publikoa nahiz eta edade guztiak batu, batez ere heldua dela, eta helduek ez dutela instagram asko erabiltzen. 240 publikazio dituzte eta guztiak dira egiten dituzten ekintzen inguruan noski.

 

-Facebook kontua daukate ere. Kasu honetan jarraitzaile kopurua handiagoa da 16.943 pertsonakoa. Lehen aipatu bezala, helduak dira publiko gehiena eta Facebook askoz gehiago erabiltzen dute.

 

-Web orrialdea daukate ere https://gureeskudago.eus/es . Bertan egindako ekintzen inguruko berriak aurkitu daitezte. Badaukate esteka bat goiko aldean Giza Kateari zuzenduta bereziki. Ikusi dezakegu ere web orrialdean merchandising daukatela.

 

-Beste sare sozial gehiago dituzte, hala nola, twitter, youtube edo flickr.

 

Giza katerak reperkusio handia izan du bai Euskal Herrian bai munduan zehar. Izan ere, egun hartan komunikabide askok puiblikatu zituzten berriak honen inguruan hitz egiten, baita BBC news. Hemen adibide batzuk:

 

 

Emaitza laburbilduz, Datu horiekin duela lau urte Durangotik Iruñera egin zen giza katearenak gainditzen dituzte. Izan ere, Gure Esku Dago-ren arabera, 150.000 herritarrek osatu zuten orduko horretan giza kate hori. 123 kilometro bete zituzten parte hartu zuten herritarrek, eta boluntarioak 3.000 izan ziren.

 

Donostia, Bilbo eta Gasteiz arteko giza katean, berriz, 25.000 herritarrek baino gehiagok hartu dute parte, eta kilometroak ere 79 gehiago izan dira. Boluntario kopuruari dagokionez, Gure Esku Dago-k esan zuen 5.000 izango zirela.

 


Utzi iruzkina: