2014ko G i z a K a t e a
Blogean zehar hainbat gai ezberdin jorratuko ditut Harreman Publikoek daukaten eraginari buruz. Gaurko honetan Gure esku dago elkarteak antolatu zuen Giza kateaz hitz egingo dugu. Gure esku dago Euskal Herriko erabakitze eskubidearen aldeko herri mugimendua da. Azken urteetan zehar hainbat ekintza ezberdin antolatu ditu, blogean azalduko ditudanak hurrengo asteetan.
Bi Giza kate antolatu dira azken urteetan. Lehenengoa 2014an izan zen. Honen helburua erabakitzeko eskubidearen alde egiteko jende mordoa batzea izan zen. Kateak Durango eta Iruñea lotu zituen, puntu batetik bestera totalean 123km-ko katea. Guztira 150.000 euskaldun inguru batu ziren ekintza horretan, nire iritziz ikaragarria. Baina, jende mordo hori lortzeko zer egin behar da?
Hemen sartzen dira Harreman Publikoak. Sare Sozialak izan dira pizgarririk handiena. Facebook asko erabili zuten euskaldunon artean ekintza ezagutarazteko. Instagram eta twitter ere oso entzunak eta erabiliak izan ziren.
Gainera, aipatu beharra dago Gure Eskuk abesti propio bat sortu zuela 2013an eta horrek laguntza handia suposatu zuela jendea proiektuetan murgiltzeko; abestiak dioen moduan “jende zoriontsua herri libre batean” lortu nahi dute. Abestiarekin batera, jende famatuaren erabilera ere oso lagungarria da, hala nola, Gatibu taldearen abeslaria (Alex Sardui), Hesian taldearen abeslaria (Zuriñe Hidalgo), Kepa Junkera, El Drogas eta beste asko.
Abestia: Gure Esku Dago
Iruzkinak
Utzi iruzkina: