Porfolioko biografia

june.otegi@jakintza.net 1647000223775 JUNAXUREN IBILBIDEA | 2022-03-18 12:58

Dbh-ko lehen urteetan porfolioa lantzen genuen irakasleekin, bertan urtean zehar egindako lanak gordetzen joateko eta egindako lanen eta gure jarrerei buruz hausnarketak ere biltzeko. Porfolioko lehen orria gure biografi txiki bat zen guri buruzko azalpen txiki batekin eta gure ikasgai gustukoenak eta aipatuz.

Uxue:

Ni Uxue naiz, 12 urte dauzkat eta Olaberrian bizi naiz. Jakintza ikastolan nabil txikitatik. Asko gustatzen zait lagunekin hitz egitea, jendeari laguntzea, oso burugogorra naiz eta oso alaia.Saskibaloian jolastea eta Ballet dantzatzea gustatzen zait.

Teknologia, Soinketa eta Proiektu dira gehien gustatzen zaizkidan ikasgaiak.

Nire emaitzak obetzeko, liburu gehiago irakurri beharra dauzkat, gehiago ikasi,entusiasmo gehiagorekin egin etxeko lanak...

 Batzuetan ikastolan atentzio gehia jarri beharra daukat, jendearekin hitz egiten asten naizelako. Ez naiz oso txukuna eta ez zait agenda erabiltzea gustatzen baina nik uste dut aurten fundamentu gehiagorekin agenda erabili eta dena txukun mantedu behar dudala.

Ez zait batere gustatzen etxeko lanak edukitzea baina ikasteko behar dira, lehengo urtetik aurtena ez da diferentzia asko baina piskabat badago, gehiago ikasi behar da, ikasteko beste modu bat dago, kontrol gehiago edukitzen ditugu...

Nire aurtengo helburua, kurtxoa errez egitea eta  dena ondo ulertuta eta ikasita eramatea da.

 

Naia:

Ni Naia naiz, 12 urte ditut, eta Ordizin bizi naiz, ahizpa bat dut Jone izenekoa, aita Imanol eta ama Leire.

Ni jakintzan nago 3 urteetatik, eta orain DBH-n nago. Orain azterketetan hasi gara, egia esan oso urduri jartzen naiz. Baina pixkanaka nire nerbioak kontrolatuko ditut.

Ikastolan nire ikasgai gustukoena, matematika da, gainera irakasleak oso atseginak dira.

Ikastolatik kanpo, futbolean jolasten dut, 3. mailatik, hasieran Ordizia izaneko ekipo batean jolasten genuen, baina orain Goierri -gorriko talde batean nago. Ingelesera eta musikara era joaten naiz, gainera tronpeta jotzen dut, asko gustatzen zait.

Ni oso alaia naiz, bihurria , bihotz-onekoa eta beti  laguntzeko prest dagoen pertsona bat naiz,  batzuetan ere oso burugorra naiz.

Nire zaletasunak futbolen jolastea, kantatzea eta dantzatzea dira.

June:

kaixo ni June naiz 12 urte ditut eta Jakintza ikastola honetan 2 urte neuzkanetik nago;  eta orain DBH-ko lehenengo mailan,,Zaldibiako  hiru ikasle etorri dira nire gelara :

 Bat Alaine deitzen da, beste bat Itoitz eta bestea Ilhame.Ikastolako gauzak antolatuta edukitzea gustuko dut baina batzuetan kostatu egiten zait. Ni ikastolan gauzak ondo egiten ditudanean motibatzen naiz eta gauzak gaizki egiten ditudanean ez naiz oso pozik geratzen. Nik uste dut pixka bat gehiago errepasatzeak lagunduko didala nire ikasketetan , nire irakasleei gehiago galdetzea. Uste dut  lagunei edo ikaskideei laguntzen diedala. Ez dakit nola ikusten didaten irakasleek baina nire ustez ...


 
 
 
 
 
 
 
 

 


Utzi iruzkina: