Oso txikia nintzela
DBH-ko lehen urtean, gure haurtzaroari buruzko artikulu bat idatzi genuen. Jarraian irakur ditzakezue lehenik, Juneren lana; bigarrenik Uxuerena eta azkenik Naiarena.
June Otegi:
OSO TXIKIA NINTZELA
HH:Oso txikia nintzela eskolan hasi nintzen, HHn, bi urteko gelan. Oso ondo pasatzen nuen lagunekin, batez ere; pertsona batekin beti berarekin egoten nintze;, ez ginen inoiz separatzen; bata bestearentzat ginelako . Geletan 14 bat bakarrik geunden.
HH 3 urteko gela: Andereño berdina eduki genuen, oso ondo moldatzen nintzen berarekin; oso jatorra baitzen eta beti jolasean geunden jolastokitik bueltak ematen eta abesti hau abesten: Paristik natorren artista bat naiz ni, ondo jotzen dut, baita nik ere…
HH 4 urteko gela:Andereño berri bat etorri zen gure gelara eta jende berria ere. Han sortu zen gure koadrila.
Hemen lan pixka bat gehiago egiten genuen gure koadernotxoekin. Maila hauetan egiten genituen txangoak hoberenak ziren oso ondo pasatzen genuen eta.
HH 5 urteko gela:Hemen ikastolari bisitatxo bat egitera joan ginen hurrengo urterako pixka bat gehiago ezagutzeko; aldaketa ederra zen eta.
LH:LHra pasatzean salto erraldoi bat bezalakoa izan zen niretzat: liburu berriak,gainera gehiago eta zailagoak,... Ikastola txikian handienak ginen eta han txikienak. Gure andereñoa pixka bat zorrotza iruditzen zitzaidan baina gure onerako zen. Berak ez zuen egiten intentzio txarrekin.
LH2ra goaz. Han beste andereño zorrotz xamar bat etorri zitzaigun. Abesti bat ikastea egin zigun; gainera beste mailako batzuei abesteko.
LH3n gure lehenengo hiru egunetako irteera egin genuen; gela aldaketa ere … eta Ordiziako festatako koadrilen alkandora ere; dena berria zen, liburuak,gelak,andereñoa…
LH4n dena errepasatu genuen gero urte bukaeran Zarautzera joan ginen hiru egunetako txangora, han arrantzatu egin genuen; ederki pasatu nuen.
LH5n Zuhatzara joan ginen, LH6n, bezala, hemen, maisu berri bat eduki nuen eta liburu mota ere: EKI PROIEKTUA. DBHrako gelak egin genituen; ez ziren gure gustura atera baina orain oso ondo gaude.
DBH1n, oso salto handia eman genuen, kontrolak, gaiak eta irakasle ezberdinak eduki genituelako….
Uxue Peña:
OSO TXIKIA NINTZELA…
Oso txikia nintzela, Ordiziako haurtzaindegira joaten hasi nintzen. Oso gustura ibiltzen nintzen eta lagun berri asko egin nituen.
3 urte nituela Villa Eugeniara joan nintzen ;bertan jende berria, irakasle berriak, toki berriak...zeuden. Nire lehen irakaslea Aitziber izan zen eta gaur egun kaletik ikusten dudanean kasu egiten dit eta txikia nintzenean nolako nintzen kontatzen dit. Berarekin oso gustura egon nintzen eta nire adineko lagunekin ere. Baina 4 urteko gelara joaterakoan irakasle aldaketa bat eduki genuen. Oso arraroa egin zitzaidan, izan ere, ezberdinak ziren bera eta Aitziber eta hasieran moldatzea kostatu zitzaidan. Bost urteko gelan ez nuen irakaslez aldatu eta berriro ere Juanirekin nengoen. 4 urteko gelan bezala. Urte artako egun batean, gelan geunden ikasle guztiak eta memento batean irakaslea gelatik atera zen beste irakasle batekin hitz egitea eta ikaskide guztiak atera joan ginen eta bata besteen artean bultzaka hasi ginen. Halako batean, Oihanek bultza egin zidan eta muturrez aurrera erori nintzen. Haur Hezkuntzan … burdinazko aulkiak zeuden eta ni muturrez aurrera erori nintzenean aulki batekin jo nintzen sudurrean eta oraindik ere marka hori edukitzen jarraitzen dut. Villa Eugenian oso gustura egoten nintzen, jolasean, marrazten eta ekintza ezberdinak egiten egoten ginelako denen artean. Baina, 6 urte egin nituenean, ikastola handira etortzeko garaia iritsi zen, egun artan oso urduri nengoen eta ikastolara etorri nintzenean oso arraroa egin zitzaidan; halere ikasgelara iritsitakoan nuen irakaslea oso zintzoa ematen zuenu. Urte hartan oso gustura egon nintzen kasualitatez, urte hartan Inaxi erretiratu egiten zen, eta pena handia eman zidan, izan ere, oso gustura egoten nintzen berarekin.
- mailan Mertxerekin nengoen eta oso gustura egon nintzen berarekin.
- mailan, Montserekin, lehen aldiz hiru egunetako irteera egin genuen; (hemen, puntu eta koma jarri beharrean, bi puntu, zer iruditzen?) Sastarrainera joan ginen (juntagailurik?eta...)bertan animaliak ikusi eta ekintza oso politak egin genituen. Ondoren, konturatu nintzen, oporretako lagunekin nengoenean, Montse beraien familiakoa zela eta ni bere ikaslea. Gelan geunden egun batean, froga bat egiten ari ginela, borragoma erori zitzaidan eta altxatu ordez, eserita hartzen hasi nintzen eta ezpaina mahaiaren aurka kolpatu nuen eta ezpaina zabaldu nuen. Oraindik ere marka txiki bat daukat. Orain, Montse ikusten dudanean beti galdetzen dit nire oporretako lagunengatik. 5 eta 6 mailan Josebarekin egon nintzen; ez da nire irakasle gustukoena izan, izan ere, klaseko orduetan telefonoarekin egoten zen baina urte horietako ikas gelarekin oso gustura nengoen.
6. maila bukaeran, gela aldaketa tokatzen zen. Gelak esan zituztenean, ez nengoen oso gustura baina DBHko lehenengo egunetik aurrera oso gustura nago barre asko egiten dugu eta jende berriarekin ere hitz egiten dut. Nire tutore pertsonala Miren Gonzalez da eta tutorea Miren Orbegozo. Orokorrean oso gustura nago irakasle guztiekin.
Naia Arancegi:
O S O T X I K I A N I N T Z E L A …
Ni haurtzaindegian 1 nuela hasi nintzen. Oso gustura ibiltzen nintzen lagunekin, eta jostailuekin jolasten. 3 urte nituenean Ikastola txikira joan nintzen eta han lagun berriak egin nituen .Jolas desberdinak egiten genituen, musika entzun, abestu, harrapaketan jolastu… Baina han 3 urte pasatuta ikastola handira joan nintzen. Den-dena handiagoa zen, eta hainbat gauza ezberdin ikasi nituen, irakurtzen, idazten, ...hori pixka bat gehiago kostatzen zitzaidan. 3. mailan biderketak hasi ginen ikasten, problemak, eta eragiketak .Talde aldaketarekin oso pozik nengoen, hori bai, pixka bat gehiago kostatzen zitzaidan. 4. mailan nengoela lagunekin erlazio ona nuen, eta ikasketatako erraztasun handia nuen ere. Oso ondo pasatzen nuen, gainera andereño bikain bat nuen.
- maila iritsi nintzenean Txanela izan beharrean ekhi proiektuarekin hasi ginen. Aldaketa handia izan zen. Hasieran kostatu egin zitzaidan baina, ondoren ia ariketak (ia ariketa guztiak) erraztasunez egiten nituen. 6.maila oso erraz pasatu nuen ez nituen zailtasun asko eduki. Baina nire lagun bat Andaluziara joan zen. Pena asko eman zidan. Gainera bakarrik Ordiziako festetan etorri behar zen , orain berriz, dbh1ean nago, izugarrizko aldaketa izan da niretzat, izan ere, azterketa pila bat egiten ditugu eta lana serioago hartu behar delako. Duela gutxi Prakagorri izeneko proiektu batekin hasi ginen. Prakagorri irakurketaren abiadura eta ulermena hobeto eta azkarrago irakurtzeko sistema bat da, baina nik uste dut ez dudala nabarmen handia sumatu. Gainera klaseko orduak geltzen genituen egunean ordu bat. Egia esan oso gustura nago Jakintza ikastolan!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: