MIKROIPUINAK
JUNE
BETI BERDIN
Hasi kirola egiten!
Atzo horrelako hitzak esan zizkidaten, etxera iritsitakoan negar batean hasi nintzen.
Beti berdina, baina konturatu naiz ezetz, nik ez dut aldatu behar, beraiek dira niri naizen bezala onartu behar nautenak. Zuk bakarrik dakizu balio duzuna,eta besteek esaten dutena zuri bost. Gaur berdina esan didate baina gaurkoan, ni ez naiz isilik geratu, gaurkoan eratzun egin diet. Denak ahoa irekita geratu dira, ez zuten espero, baina, egin behar nuena egin dut. Ez dira berriz nirekin sartuko, orain naizen bezala onartuko naute, hasieratik egin beharko zuten bezala.
NI JADA OHARTU NAIZ NIRE BALIOAZ, ORAIN ZURE TXANDA DA!
June
NAIA
NIRE PENTSAMENDUAK ILUNABARRA IKUSTEN DUDAN BITARTEAN
Egunak pasatu doaz, azkar, udarako egun guztiak bezela, pixkanaka orain gauden egoerara ohitzen.
Egun hauetan zehar, hainbat gauzetaz pentsatzeko aukera eta denbora izan dut, nola ez, munduko ilunabar polittena ikusten nuen bitartean.
Ondo pentsatuta azkenean tren batean gaude. Bizitzan zehar, tren horretara pertsonak igo eta jeitsi egiten dira, eta bidai guztian zehar gauza desberdinak bizitzen dituzu, txarrak eta onak.
Ibilbide guztian zehar egiten ditugun akatsak ikasteko bakarrik balio dute, horregatik ikasteko era bat bezela hartzen dut akatsak egitea.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: