Lehen gutuna

june.otegi@jakintza.net 1647000223775 JUNAXUREN IBILBIDEA | 2022-03-18 13:16

Dbh 4an gutunak nola idazten diren lantzen aritu gara. Hona emen guk idatzitako lehenak:

Uxue:

JOSTAILUEN GENEROEN GATAZKA

Arduradun agurgarria:

Gizarte honetan, sekulako lanak egiten aritu gara generoen arteko desberdintasun hori gaintzesten joateko. Aldiz, zuen katalogoa etxera iritsi zait eta bertan egindko lan guzti hori erabat galtzen da, hainbat rol matxista aurkitu ditzazkegulako bertan.

Badakigu horrelako katalogoek garrantzia handia dutela eta gehien bat umeetan. Txikiak direnetik horrelako genero bereizketa erakussteak ez dio honik egiten sekulako lana egiten ari den gizarte honi. Beraien heziketarako erabat desegokia iruditzen zait kasu honetan zuen katalogoa.

Katalogoan azaltzen diren rol horien kanpo sentitzen diren umeak ere badira eta euren heziketan eta prozesuan ez dut uste batere lagungarria direnik horrelako kanpainak topatzea; geroz eta gutxiago gizarte hau lan egiten ari den guztia eginda rol hauek ezabatzen joateko.

Horrelako rol matxisten kanpaina eta katalogoak erabat sahiestu beharko liratekeela iruditzen zait. Katalogo horietako argazkietan mutil zein neska batera agertzea jolas ezberdin guztietan. Baita ere kolore urdin eta arroxak gehienez baztertzea eta beste kolore batzuei garrantzia ematea.

Mila esker zure harretagaitik, adeitasunez agur.

                                                                                                           Uxue Peña Galparsoro

                                                                                                Olaberria, 2021eko urriaren 31a

 

Naia:

  JOSTAILUAREN KATALOGO MATXISTA.

Arduradun agurgarri hori:

Gutun honen bidez adierazi nahi dut, nire desadostasuna. Orain dela gutxi nire etxeko postontzian jostailu batzuen katalago ezezagun bat jaso nuen, bertan hainbat rol matxista azaltzen ziren. Azkenean publizitatea hau arautzen ez bada, haurtzarotik sexismoa sustatzen jarraituko da.

Lehenik eta behin , denak jakin behar dugu, jostailu horien bidez umeak jarrera bat bereganatzen dutela, hau da, ikusten dutenarekin jarrera bat edo beste edukitzen dute. , zuen katalogoak berriz, etorkizunean kaltegarriak izan daitezken jarrerak edukitzera bultzatu ditzazke. 

 Horrez gain, mutil batek panpin bat nahi badu, baino zuek azaldu duzuen katalogoan neskak bakarrik badaude panpinarekin, erabat deseroso sentitu daitezken umeak egon daitezke, esan nahi dudana da, intseguritateak edukitzeko aukera bultzatu ditzakeela  katalogo honek.

Guztiak erabat eroso egoteko, egokiena katalogoan mutil eta neska bat jostailu berdinarekin erakustea izango zen, horrekin jostailuak ez zituzten generorik izango, gainera, etorkizunean kaltegarriak izan daitezken jarrerak ez edukitzera bultzatuko zuen katalogoak.

Espero dut nik esandakoa kontuan edukitzea, 

JUNE:

Arduradun agurgarria:

 

Nire postontzian zure enpresako jostailu-katalogo bat ikusi eta begirada bat eman diot.Katalogoan bi atal ikusi ditut; neskena eta mutilena. Nire ustetan jostailu guztiak dira erabilgarriak, bai neska edota mutilentzat.

 

Haurren bizietan oso garrantzitsuak dira jostailuak, ez dut uste generoa jartzea bide onena denik; izan ere,rol matxistak barneratzen joango baitira. Horren ordez, dena denontzat   baliagarria dela erakusten badiegu, helduak direnean hori barneratua izango  dute. 

Universidad de La Lagunak dioenez, ikerketak egin ondoren, jostalu-katalogoak nesken eta mutilen jostailuak, diferenteak izatea txarra da.

 

Beraz, katalogo egokiagoa izan dadin,jostailuak haur guztientzat direla jakinaraztea eta irudikatzea  proposatzen dizut, hau da; jostailuei generorik ez esleitzea, horrela, haurrak ez dira gaizki sentituko eta aske sentituko dira edonolako jostailuak erabiltzeko.Banaketa sexista erabili duzu aipamen hau egiteko, ez dut uste egokiena denik kexa sexismoaren ingurukoa izanda. 

Begirunez, agur.

Besterik gabe, agur.                                                                      Naia Arancegi Catalan

                                                                                                 Ordizia, 2021eko azaroaren 1a

 


Utzi iruzkina: